Urkaiko hiltegiaren azalpenak odol isuriaren inguruan
Urola ibaian gauzatutako odol isuriaren aurrean hainbat zehaztapen eman dizkio Urkaiko hiltegiak Zestoako Udalari
AINARA MARTÍN
Viernes, 2 de septiembre 2022, 00:13
Urola ibaian gauzatutako odol isuriaren aurrean hainbat zehaztapen eman dizkio Urkaiko hiltegiak Zestoako Udalari. Udalak garrantzitsutzat jo du Urkaikoren adierazpenak herritarrengana zabaltzea. Hiltegiak adierazi duenez, ur zikinen isurketako arketa baten matxuraren berri jakin zuten Uraren Euskal Agentziaren (URA) bitartez eta jakin bezain laster matxuratutako arketa konpondu zuten. «Ur zikinak (hiltegiaren garbiketarako erabiltzen direnak) euri urak jasotzen dituen arketara pasa ziren eta hortik ibaira. Beraz, isuritakoa ez zen odola izan, ur zikinak baizik (hiltegiaren garbiketan uda odolarekin eta beste zaborrarekin nahasten da)».
Publicidad
Isuria gertatzen den lehenengo aldia dela adierazi du Urkaikok, «Egun gehiagotan ere gertatu izana aipatzen da. Ez dugu ulertzen nola ez zaigun lehenago jakinarazi, matxura lehenago aurkitu eta zuzentzeko, orain egin dugun bezala. Hiltegiak 33 urte daramatza martxan eta lehenengo aldia da horrelako arazo bat izan duguna. Bere garaian aitzindari izan ginen araztegia jartzen 1996.urtean eta eskualdeko kolektorea eraiki zen momentutik bertara isurtzen dugu. Inork nahi ez duen istripua izan dugu eta neurriak jarri ditugu berriz gerta ez dadin».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión