Urolako XXIII. Ezti Lehiaketaren, XXXI. Barazki eta Fruta Lehiaketaren Zestoako XXII. Sagardo Lehiaketaren irabazleak udal ordezkariekin. Txikitxoek nahiz helduek festaz.
Zestoa

Giro bikainarekin itzuli da Zoroperia

ELI AIZPURU

Martes, 27 de diciembre 2022, 00:07

2019ko abenduaren 26an ospatu zen azkenengo aldiz Zoroperi eguna Zestoan, eta hiru urteko etenaldiaren ostean, giro bikainarekin itzuli da jaia herrira. Ohi bezala, eguerdi partean, lehiaketak izan ziren protagonista. Urolako Ezti Lehiaketaren XXIII. edizioa, Barazki eta Fruta Lehiaketaren XXXI. a eta Sagardo Lehiaketaren XXII. edizioa ospatu ziren, jende ugariren begiradapean. Barazki lehiaketako saria Soraluzeko Ezozi Etxeberriarentzat izan zen; Bergarako Karmen Etxeberriak jaso zuen bigarren saria eta Aramaioko Jose Lonbidek, hirugarrena.

Publicidad

Sagardo lehiaketako irabazlea Arroako Azketa-errota izan zen; Arroara joan ziren beste bi sariak ere. Bigarren lekuan, Larratzabal goikoa sailkatu zen eta Larratzabal-behekoa, hirugarren.

Ezti lehiaketan aldiz, Aiako Jon Joseba Oñatibia izan zen lehena; bigarren eta hirugarren lekuan, aldiz, zestoarrak sailkatu ziren, Mikel Erkiaga eta Igor Odriozola, hurrenez hurren. Eguraldiak inoiz baino gehiago lagundu zuen atzo Zestoako Zoroperiaz gozatzera eta giro ona herritarrek beraiek ere ipini zuten. Goiz eta eguerdi partea jan-edanean igaro ostean, baba-janarekin jarraitzeko aukera izan zuten Gaztetxean eta festa giroak arratsaldean jarraitu zuen. Izan ere, herri kirolez, kultur ekitaldiez edota musikaz gozatzeko aukera izan zen.

Gizo ezin hobean agurtu dute beraz, Zoroperi egun berezia Zestoan. Hiru urteko etenaren ostean, merezi zuen!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad