Zestoa

Giro aparta Zestoako Zoroperian

Eli Aizpuru

Zestoa

Jueves, 26 de diciembre 2024, 14:07

Festa giroak hartu du gaur Zestoa, Eguraldi ezin hoberarekin -abendua dela kontuan hartuta- eta giro apartarekin, ehunka lagun gerturatu da Zoroperia ospatzera. Idikaitz txistulari taldearen dianak eman dio hasiera egunari eta XXXIII. Barazki eta Fruta lehiaketa, Urolako XXV. Ezti Lehiaketa eta XXIV. Sagardo Lehiaketa izan dira bertan.

Publicidad

Goiz osoan zehar nabaria izan da herritarren eta ingurukoen joan-etorria. Arratsaldean, 17:00etan, 'Denok kiroldegira' joango dira kalejiran, txarangarekin, bertan jokatuko baita, besteak beste, eguneko herri kirol eta pilota jaialdia, Abantzu pilota klubak antolatuta. Hiru taldek neurtuko dituzte indarrak: Aizarna, Akoa eta Zestoa. Pilotan, Txapei III eta Apezetxea Sasiain eta Aizpururen aurka ariko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad