Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Ibon Egaña erdian txapelarekin.
Zestoa

Basurde Arrastoko Txakurren Gipuzkoako txapelketa irabazi du Ibon Egañak

AINARA MARTIN

ZESTOA.

Domingo, 24 de abril 2022, 00:06

Pasa den asteburuan jokatu zen Gorosmendin (Berastegi) Gipuzkoako Basurde Arrastoko Txakurren XI. txapelketa. Gipuzkoako Ehiza Federazioak eta Berastegiko Basurde Elkarteak antolatu zuten txapelketa, Juan Carlos Murua jardun zen epaile lanetan eta guztira hamabi izan ziren lehiatu ziren txakurrak. Finala bost txakurrek jokatu zuten eta txapelketa Arroaerrekako Ibon Egaña irabazi zuen 'Lira' txakurrarekin 211 puntu lortuta. Arroa Goiko Jose Inazio eta Juan Kruz Zubizarreta anaiak ere iritsi ziren finalera 'Luna' eta 'Txato' txakurrekin 200 eta 181 puntu eskuratu ostean.

Publicidad

Danborradako entseguak

Santakutzak hurbiltzen ari dira eta herria prestatzen ari da bi urteko geldialdiaren ostean danborrada ohiko moduan gauzatzeko. Kiroldegiko aterpean hiru entsegu egingo dituzte helduen danborradako kide guztiek; bihartik asteazkenera arte. Entsegu guztiak gaueko 20:00etan hasiko dira eta asteazkenean Zestoako Bandak ere hartuko du parte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad