Amillubi proiektuko sustatzaileak baseriaren aurrean.

Zestoa

Amillubi proiektuak 107.500 euro lortu behar ditu beharrezkoak diren 390.000 eurotara iristeko

Elikadura burujabetzari lotutako laborantza proiektu agroekologikoak amaitu berri du crowfunding kanpaina eta 143.554 euro jaso ditu

Eli Aizpuru

ZESTOA.

Sábado, 15 de junio 2024, 21:04

Pozik dago Amillubiko lantaldea orain arte batutako diruarekin 2024ko ordainketa konpromisoei aurre egin ahal izango dietelako.

Publicidad

Zestoako Amilibia baserria eta bere lurrak eskuratzea eta bertan elikadura burujabetzari loturiko laborantza proiektu agroekologikoak martxan jartzea; horixe du helburu Biolur elkarteak.

Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 4 hektarea laborantza lur eta 5 hektarea baso dira, eta 500 metro koadroko baserria. Horiek denak erosteko eta baserria konpontzeko 390.000 euro batu behar ditu Amillubi proiektuak, 2025eko amaierarako.

Horretarako, besteak beste, abenduan ekin zion interneteko diru bilketa kanpainari eta maiatza bukaera arteko epea finkatu zuen. Helburuari zenbaki bat jartzerakoan, erronka handia planteatu zuen: 150.000 euro lortzea internet bidezko kanpainan, bide honetatik lortutakoa ez da makala: 143.554,95 euro.

Biolur beste diru iturri hauek ere lantzen ari da: Eragile eta norbanako batzuek beraien ekarpena ez dute internet bidez egin, Biolurrera jo dute zuzenean. Modu honetara 41.073 euro osatu dituzte.

Horrez gain, Euskal Herriko 6 kooperatibek bideratu dute haien irabaziaren zati bat Amillubi proiektura (crowdfundingetik kanpo) eta hauen bitartez 74.000 euroko ekarpena jaso dute.

Zozketa bat ere egin dute Amillubiren alde, eta txarteletan 17.592 euro eskuratu dituzte. Gainera, hainbat azoketan bono laguntzak jarri dituzte herritarren eskura, Amillubiri ekarpena egiteko modu gisa: bide horretatik oraingoz 6.280 euro bildu dituzte. Beraz, oraingoz guztira 282.499,95 euro dira aipatutako diru iturrietatik batutakoak. Kontuak eginik, gaur gaurkoz 107.500,05 euro dira lortu beharko direnak hurrengo hilabeteetan, beharrezkoak diren 390.000 eurotara iristeko.

Publicidad

Asko da orain artean lortutakoa, baina Amillubiko lantaldeak «inurri lanean» jarraitu beharko duela dio. Ekarpenak modu askotara egin daitezke (ikusi amillubi.eus webgunea). Lurra taupaka jarraitzen du Amillubin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad