Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Zerbitzu berria eskainiko duen autobusak bederatzi plaza ditu.
Zestoa

Aizarna-Arroa Goia garraioa lanzadera martxan

Gaurtik aurrera, zerbitzua lanegunetan emango da eta egunean bi auzoetara bina bidaia egingo dira

Miércoles, 2 de noviembre 2022, 00:07

Zestoak duen azalera eta dituen auzo kopurua ikusirik esan beharrik ez da zerbitzu ezberdinak kudeatzeko orduan zailtasun erantsiak ditugula. Besteak beste, Gipuzkoako hainbat udalerri txiki baino biztanle kopuru handiagoa izan arren, hauek udal entitate juridikorik ez dutelako Gipuzkoako Foru Aldundiaren garraio sistematik kanpo geratzen dira eta Zestoako udalak ez dauka garraio sistema publiko oso bat bere gain hartzeko ahalmenik. Dena dela, udalak bere baliabideekin behin behineko zerbitzu pilotu bat martxan jartzea erabaki du. Zerbitzua Aizarna eta Arroagoiko auzotarrek baliatu ahal izango dute, bi auzo hauek direlako daukaten biztanle kopurua kontutan hartuta inolako zerbitzurik ez daukatenak. Bi zerbitzuek Iraetan geralekua izango dute.

Publicidad

Zerbitzua lanegunetan emango da eta egunean bi auzoetara bina bidaia egingo dira. Horretarako bederatzi plazako ibilgailu bat egokitu du udalak eta hasera batean urtebeterako zerbitzua jarriko da. Hala ere, emaitzak ikusi eta gero Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasun sailarekin hitz egin eta etorkizunean mugi sisteman sartzea izango litzateke helburua. Urtebeteko epean zerbitzua doan izango da. Bestalde, jai egunetan ez da zerbitzurik izango.

Autobusearen ordutegia: Zestoa-Aizarna: 8:30ean, 8:45ean, 16:30ean eta 16:45ean. Aizarnaza Zestoa berriz, 8:45ean, 9:00etan, 16:45ean eta 17:00ean astelehenetik ostiralera. Iraetan geldituko da (Sebastopol aurrean).

Bestalde, Zestoa Arroagoia: 9:00etan, 9:10ean, 17:00etan eta 17:10ean. Arroagoia Zestoa 9:10ean, 9:20ean, 17:10ean eta 17:20ean. Iraetan geldituko da (eliza aurrean).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad