Zarautz
Zarautz eta Donostia arteko maiztasunak bikoizteko lanak lizitatzera doazGaur egun 30 minuturo zirkulatzen duten ibilgailuek 15 minuturo zirkulatu ahal izango dute Aginagako trenbide saihesbidea amaitzean
Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren kontratazio-batzordeak lizitaziora atera du gaur Bilbo-Donostia linean Orio eta Usurbil artean luzatuko den Aginagako trenbide-saihesbidearen eraikuntza, 32 milioi euroren truke eta 40 hilabeteko egikaritze-epearekin. Obrak, trenbide bikoitzeko 1.329 metroko tunelak, egungo ibilbidea laburtuko du eta Zarautz eta Donostia arteko maiztasunak bikoiztea ahalbidetuko du.
Orio eta Usurbil artean trenbide-trazadura trenbide bakarrean doa, Oria ibaiaren paraleloan. Puntu horretan meandro bat egiten du, eta, beraz, bihurria da, erradio txikiko kurbak eta kontrakurbak ditu. Gaur egun trenek Aginaga mendia inguratzen dute. Unitateek 9 minutu behar dituzte Aia-Orioko eta Usurbilgo geltokiak lotzeko. Lizitaziorako lanak 1.329 metroko luzerako trenbide bikoitzeko meategi-tunel bat eraikitzean oinarrituko dira.
Trenbidearen trazadura berriak 1.500 metro inguru murriztuko du ibilbidea, eta 2 minutu murriztuko du Aia-Orio eta Usurbil geltokien arteko bidaiarako denbora. Tunel osoan trenbidea bikoiztuko denez, bidaiarien eta salgaien unitateak gurutzatu ahal izango dira. Baldintza horiekin, trenbidearen zerbitzu-ahalmena handitu egingo da, eta, beraz, gaur egun 30 minuturo zirkula-tzen duten ibilgailuek 15 minuturo zirkulatu ahal izango dute.