Borrar
Asteburu ikusgarria egin dute Zarautz Arraun Elkarteko neskek eta mutilek, bai Gipuzkoako Batel Ligan, baina baita igandeko Gipuzkoako Batel Txapelketan ere. ARGAZKIAK IKERLAES
ZAEko batelak, urrezkoak

Zarautz

ZAEko batelak, urrezkoak

Gipuzkoako Ligan eta Txapelketan lan bikaina egin dute neska eta mutil zarauztarrek

Lunes, 7 de abril 2025, 20:17

Itxaropentsu joan ziren Zarautz Arraun Elkarteko kideak asteburuan Pasai Donbibaneko uretara. Gipuzkoako Batel Ligaren amaiera zuten larunbatean eta estropada horren emaitzen arabera, igandean toki berean Gipuzkoako Batel Txapelketa.

Emaitzak ikusgarriak izan dira. Igandeko saioan bi urrezko domin eskuratu zituzten, zilarrezko bat eta Federazio sariko garaileak. Harrobiak eman ditu lehen dominak. Mutilen ontziak nagusi izan dira denboraldi osoan eta urrezko domina lortu dute (Eneko Agirrezabalaga, Lukas Flores, Beni Errazkin, Hodei Ikutza eta Ekhi Goikoetxea ziaboga onena eman duena, patroi gisa). Infantil neskak, berriz, bigarren sailkatu dira eta zilarrezkoa jantzi dute (Lore Azkue, Leire Aranburu, Aiuri Alberdi, Lur Zabalza, Ekhi patroi zeramatela).

Jubenil neskek asko ikasi dute, bezperan asko konfiatu baziren ere, eta Txapelketako finaletik kanpo geratu ziren segundo bakar batez. Federazioa sarian nagusi izan ziren igandean eta Txapeldun izan den Tolosaldearen atzetik denbora onena eginaz (Nadet Elustondo, Iratxe Irureta, Maddi Landa, Udane Orbegozo eta Nahikari Osa patroi).

Azkenik, mutilen absoluto batelak erakutsi du oso indartsu dagoela eta finalean bizkorrenak izan ziren urrea lortuz. Ontzian, Beñat Eizagirre, Ander Maiz, Oinatz Egiazabal eta Manex Otaegik Nahikari Osa izan zuten patroi.

Aurrez, larunbatean Batel Ligaren azken jardunaldia lehiatu zuten eta hemen ere emaitza oso onak izan zituzten. Infantil mutilak bi ontzi aurkeztu eta bi lehenak izan ziren (B ontzian Erik Irureta, Telmo Elguero, Aitor Agirre, Hodei Ikutza eta Ekaitz Txurruka lemazain). Infantil neskak laugarren amaitu zuten, eta jubenil neskak berriz, bosgarren. Azkenik, senior mutilak hirugarren bukatu zuten Liga, baina azpimarragarria da aurretik geratu diren San Pedro eta Zumaia baino bi estropada gutxiagorekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco ZAEko batelak, urrezkoak