Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Usoa Ostolazak Munduko Txapelketa ezagutuko du. AMAXKAR

Zarautz

Usoa Ostolaza Ruandan izango da Munduko Txirrindulari Txapelketan irailaren amaieran

Zarauztarrak denboraldi bikaina darama eta Kigalin lehiatuko ditu bi proba, taldekako erlojupekoa eta rutakoa

Lunes, 1 de septiembre 2025, 20:04

Datorren irailak 21etik 28ra Kigalin (Ruanda) Munduko Txirrindulari Txapelketa lehiatuko da eta bertan izango da Usoa Ostolaza zarauztarra.

Publicidad

Afrika erdialdean kokatuta dagoen herrialdera bidaiatu beharko du beraz Usoak eta ez da harri-tzekoa, denboraldi ikusgarria bai darama gure txirrindulariak.

Berarekin egon gara solasean eta une honetan zertan dabilen azaldu digu. «Tourra amaitu berritan nago, duela pare bat aste, eta esan dezaket denboraldiko lehen zatia amaituta eman dudala. Dena den urria bitartean lasterketak izango ditut, beraz karrerak izango ditut aurrerantzean baita. Parte inportanteena egin dut, hiru itzuli handiak, eta orain Frantzian astebeteko itzuli bat daukagu, gero Belgikan eta berriz Frantzian egun bateko klasikak, eta bukatzeko Munduko eta Europako Txapelketak».

Usoak ez ditu biak egingo nahiz aukerak izan, «ni Munduko Txapelketara joango naiz ez Europakora. Afrikan lehiatzen da irailak 21etik 28ra, Ruandan, zehazki Kigalin. Bertan bi lasterketetan parte hartuko dut. bata taldekako kronoa, hiru neska eta hiru mutilek osatutako taldeak eta bestea rutakoa. Taldekakoan lehendabizi neskak egiten dugu saioa eta jarraian mutilak eta sailkapena denen denbora batuta ateratzen da».

Rutako txapelketaren xehetasunak ezagutzen ditu, «hamabost kilometroko ibilbide bat da eta hamaika itzuli eman beharko dizkiogu. Oso proba gogorra izango da, gainera, itzuli bakoitzean bi aldapa gogor igo beharko ditugu. 3.500 metroko desnibela dauka eta 160 kilometro. Gainera alturan dago Kigali eta horrek ere gogortasuna emango dio lasterketari. Esperientzia berri bat izango da».

Europako Txapelketari uko egin dio baino arrazoia azaltzen du, «Munduko Txapelketa lehiatu ondoren izango da Europakoa, Frantzian baina ni ez noa zeren gure taldeak Eibarko probara joatea erabaki du, Laboral Kutxa, eta ni han izango naiz».

Publicidad

Denboraldia bukatzeko, «Vuelta a Andalucia geratuko zait. Aurten egun bakarrekoa izango da eta horrekin amaitu egingo dut. Berez badaude beste lasterketa batzuk, Txinan lehiatuko direnak eta World Tourrekoak baino prin-tzipioz ni ez nago horra joateko deialdian. Taldea joango da baina ni ez. Horrekin denboraldiari amaiera emango diogu».

Balorazio ona

Atzera begirada bat bota eta orain arte egindakoaren balorazioa eskatu diogu, «balorazioa orokorrean positiboa, zalantzarik gabe. Egia da beti nahi dugula gehiago, puntu hobeagoan iristea proba batzuetara. Egia da lasterketa egun asko izan ditugula egutegian eta horrek askotan ez zaitu nahi bezala heltzen uzten proba batzuetara. Helburu asko jarri dizkiot nire buruari eta batzuetan nahi baino okerrago aurkitu naiz noizbehinka, baino balorazioa positiboa da. Batzuetan nahiz sentsazio onenak ez izan sailkapen orokorra egiteko, beste helburu batzuen bila joan naiz. Italiako Giroan adibidez, mendiko maillotaren bila joan nintzen eta horrelako erronkak jarrita asko ikasi dut, asko disfrutatu dut. Positiboa dela diot zeren lehengo urtetik hona pixkanaka gehiago ikasten noa, tropelean gero eta hobeago sentitzen naiz eta nire helburuak ere gero eta altuagoak dira. Hori nire ustez seinale ona da».

Publicidad

Santestebanekin batera baina talde buru ere ikusi dugu aurtengo lasterketetan Usoa, «bai, bai, aurten izan dut erantzukizun hori ere eta egia esan, gustatzen zait. Pixkanaka ohitzen ari naiz egoera horretara, batzuetan urduri jartzen zara presio puntu hori sentitzen duzulako, zuk zure buruari jartzen diozun presioa gehienbat, baino gero eta hobeto ari naiz egoera horretara egokitzen. Gustatzen zait baita lasterketa ba-tzuetan beste erabateko karrera egitea, beste rol batekin, Giroan egin nuen bezala. Halere egia esan gustatzen zait sailkapen orokorrak lehiatzera ateratzea».

Ikusi besterik ez dago Ostolaza geldirik gutxi egoten dela eta Zarautzen gero eta gutxiago ikusten dugula baina datorren irailak 21ean Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatu duen Kostamendi zikloturista probak omenaldi bat egin nahi izan dio eta herrian aurkitu genuen elkarrizketa hau egiteko, «herriko proba zikloturista batean zutaz oroitzea, omenaldi bat egiteak, poza ematen dit. Bere garaian gainera, triatloia utzi eta txirrindularitzan murgildu nin-tzenean Zarauztarra taldearekin egin nituen pare bat lasterketa Laboral Kutxarekin sinatu aurretik. Tamalez ezin izango dut Kostamendi proban egon Ruandako Txapelketarekin bat dator eta han egongo naiz. Bestela egingo nuen noski».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad