Ulacia ZKE gora dator Loiola Indautxu taldea mendean hartu ondoren, 75-57
J. M. Z.
ZARAUTZ.
Ostirala, 5 abendua 2025, 20:22
Bederatzigarren jardunaldian Beñat Jauregiren mutilak garaipen borobila lortu zuten Aritzbataldeko kantxan Universidad Deusto Liola Indautxu taldea mendean hartu ondoren.
Erraz nagusitu ziren zarauztarrak. Lehen laurdenean, 17 eta 10 amaituta zuloa irekitzen hasi ziren, eta bigarren laurdenean, atsedenaldira joan aurretik tartea zabaldu zuten, 16-12, aldagelara hamaika puntuko aldearekin joateko (33-22).
Bizkaitarrak hirugarren laurdenena saiatu ziren markagailuan azaltzen zen zuloa txikitzen eta hau izan zen laurden parekatuena, baina berriz etxekoak nagusitu ziren. 18-17.
Hamar puntuko tarteak beti eragiten du halako presio bat atzetik doanarentzat eta Ulaciakoak, diferentzia hori mantentzea zuten helburu, bisitariak partidan ez sartzeko.
24 eta 18ko emaitza lortzen zuten azken laurden horretan eta partida etxekoentzat izan zen , 75 eta 57ko emaitzarekin. Honela gora datoz sailkapenean eta orain zazpigarren tokian kokatu dira baina dena oso parekatua dago eta partida bat irabazi edo galdu ezkero gauzak asko aldatzen dira.
Nafarroan jokatuko dute asteburuan, bihar, Megacalzado Ardoi taldearen etxean arra-tsaldeko 18:00etan hasita. Bi taldeak parekatuta daude, bata bestearen atzetik taulan eta puntuak oso intreresgarriak dira bientzat. Gráficas Juaristi taldeak 42-40 galdu zuen La Sallerekin eta Ulaciak 71-61 Unamunoren etxean. Biak atsedena dute.