Borrar
Txikiren anai-arrebak, Paredestarrak, Kale Nagusian zehar, eta atzetik ikuskizunean parte hartu zuten herritarrak.

Zarautz

Txikiren familiak babes handia jaso du Zarautzen

Txikiren bizitza, borroka eta fusilamendua gogoratzeko igandeko herri ikuskizunak jendetza bildu zuen herriko kaleetan

Astelehena, 29 iraila 2025

Comenta

Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik 50 urte igaro eta hurrengo egunean, Zarauzko kaleak lehertzeraino bete ziren berriz; izan ere, Txikiren bizitza, borroka eta fusilamendua gogoratzeko herri ikuskizunak aurreikuspen guztiak gainditu, eta leporaino bete ziren igande eguerdian Azken Portuko zein alde zaharreko kaleak.

Txikiren familia bizi zen Egaña kalean eman zioten hasiera ikuskizunari, Jon Benitoren poema batekin eta Andoni Egañaren bertsoekin. Paredestarrak Zarautzera heldu ziren sasoia eta Txikiren lehen urteak antzeztu zituzten han. Behin lanean hasita, langile borroka eta garai hartako giro politikoa irudikatu zituzten Azken Portuko Plaza Gorrian. Bertsotan, Uxue Alkorta, Andoni Egaña eta Julen Zulaika bertsolariek ere hizpide izan zuten urte haietako giroa.

Mendizaleekin batera egin zuten handik kalerako bidea, mendizaletasunak Txikirengan izan zuen eragina eta lagun mendizaleek Euskal Herriarekiko sortu zioten lotura erakutsiz, dantzarien saioa ere tartean zela. Mendizaleekin, kalejiran egin zuten aurrera, trikitilarien laguntzaz.

Frontoi Txikin, berriz, Burgosko Prozesuaren nondik norakoak antzeztu zituzten, Arantxa Arruti zarauztarra gogoratuz, eta prozesu hark eta urte haiek Zarautzen eta Euskal Herrian izan zuten eragina nabarmenduz.

Frontoi Txikitik, Montetxio, Olagarro eta Xumela abesbatzen doinupean sartu ziren Kale Nagusian, eta bertan antzeztu unerik gogorrenak. Guardia Zibilaren koartel zaharra zegoen lekuan, Itziarren semea (Andoni Arrizabalaga ondarroarra) eta beste hainbat eta hainbat zarauztar ere bertan torturatu zituztela gogoratuz, plaka bat jarrita, oraindik ere inork gertaera haiengatik ez duela konturik eman salatuz. Ondoren etorri zen Txikiren fusilamendua, Torre Luzean, eta Txikiren senideek bezala, nekez eutsi ahal izan zioten malkoei ikuskizunean parte hartzen ari ziren aktoreek, dantzariek eta herritar askok ere.

Fusilamenduek herritarren artean sortutako amorrua, kalean izandako erantzuna, mobilizazioak... islatu zituzten Kale Nagusian aurrera egin ahala, eta Arantxa Arrutiren, Txikiren, Otaegiren eta beste askoren borrokak ernetu zuten gaurko Euskal Herriaren isla erakutsi zuten Musika Plazara heldu ahala. Musika Plazan amaitu zen ikuskizuna: Ane Arrutiren musikarekin, bertsolarien saioarekin, Ainhoa Agirreazaldegik eta Marije Zumetak irudikatu zuten etorkizuneko Euskal Herriarekin, eta Goizeko Ihintza taldeko txistulari taldearen doinuekin. Amaiera alaitzeko dantzariek herritarrak ere jarri zituzten dantzan, kalejiran.

Azkenik, Txikiren anai-arrebak igo ziren kioskora, txalo zaparrada luzeaz. Kepa Paredesek hartu zuen hitza familiaren izenean, anaiaz harro daudela esateko eta urte hauetan guztietan eta jaso duten maitasuna eta babesa eskertzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txikiren familiak babes handia jaso du Zarautzen

Txikiren familiak babes handia jaso du Zarautzen