
Zarautz
Pagoeta mendi lasterketa hilak 27an izango da bi ibilbiderekin, laburra eta luzeaSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Pagoeta mendi lasterketa hilak 27an izango da bi ibilbiderekin, laburra eta luzeaPagoeta Mendi Lasterketaren XX. edizioa apirilaren 27an izango da. Bi ibilbide egingo dira: Ibilbide nagusia (bakarkakoa): 21 kilometro eta 1.600 metroko gorabehera metatua, zailtasun tekniko handirik gabekoa. Ibilbide zirkularra izango da eta Zarautz izango du abiapuntu eta helmuga, Aritzbatalde Kiroldegiaren parean, eta lasterketako punturik garaienak 8. eta 9. Kilometro artekoak izango dira (Pagoetako gurutzea eta Murukil tontorra, 700 metro inguruko altueran). Ibilbidea, 7. eta 16. Kilometroen artean Pagoeta Kontserbazio Bereziko Eremutik igaroko da.
Ibilbide mistoa (neska-mutilez osaturiko bikoteetan): 8 kilometro eta 600 metroko gorabehera metatua, zailtasun tekniko handirik gabekoa. Ibilbide zirkularra izango da eta honek ere Zarautz izango du abiapuntu eta helmuga, Aritzbatalde Kiroldegiaren parean. Urteta auzo pareraino igo beherako da, eta gero buelta Olaa errekatik eta baserritik barrena izango da. Ibilbidearen erdia laua izango da.
Apirilak 27an, igandea, goizeko 09:30ean emango zaio hasiera Pagoeta Mendi Lasterketaren XX. edizioari eta ondoren ibilbide mistoari ekingo diote bikoteek goizeko 09:45ean.
18 urtetik gorako edonork parte hartu dezake, baina parte-hartzaile kopurua mugatua izango da: gehienez ere 300 lagun onartuko dira Ibilbide nagusian, eta 250 lagun ibilbide mistoan (125 bikote). Parte-hartzaileak izena emandako hurrenkera berean onartuko dira, eta gehiengo kopurura iritsi ezkero itxarote-zerrenda bat sortuko da. Lasterketa honetako sailkapena hiru kategoria hauen arabera emango da: gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoa (neska-mutilez osatuta egon behar dute bikoteek).
Izen ematea www.kronoak.com web orrian egin daiteke. Prezioa ibilbide nagusian 21 euro eta ibilbide mistoan 20 euro bikotea.
Ibilbide nagusian tarteko kontrol bat egongo da, Murukil tontorrean (9. kilometroan), 1:45eko denborarekin. Lasterketa osoa burutzeko 3 orduko epea egongo da. Ibilbide mistoan ez da tarteko kontrolik egongo, eta lasterketa osoa burutzeko 2 orduko epea egongo da.
Hornidurari dagokionez, ibilbide nagusian hiru anoa postu egongo dira, bosgarren kilometroan (Otzarreta), 8. kilometroan (Pagoeta gurutzea) eta 15. kilometroan (Orbelaun). Ibilbide mistoan anoa-gune bat egongo da 3,5 kilometroan (ura soilik).
Helmugan ere hornidura egongo da. Hornidura-gune guztiak behar bezala adierazita eta mugatuta egongo dira, eta muga horietatik kanpo ezingo dira hondakinak bota.
Kategoria bakoitzeko lehenengo hiruek saria jasoko dute. Baita ere saria jasoko dute kategoria bakoitzeko lehen zarauztarrek (ibilbide mistoan, bikoteko bi kideek izan behar dute zarauztarrak). Ibilbide luzeko lehen 3 zarauztarrek, neska zein mutil, magnum ardo botila jasoko dute. Ibilbide mistoko lehenengo bikote zarauztarrari cava botila emango zaio.
Parte-hartzaile guztientzako opari-poltsa eta kamiseta banatuko da. Opari gehiago ere zozketatuko dira lasterketa amaitzen dutenen artean. Helmugan eskegiko da irabazleen zerrenda, lasterketa amaitu ondoren. Kategoria-mailan saria jaso dutenek ez dute zozketan parte hartuko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.