Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Zaleen aurrean eman zutenean bigarren ziaboga estropadako buru ziren Gaizka Garmendiaren mutilak. AMAXKAR

Zarautz

Neskak garaile Orion eta mutilak ezin irabazi etxean lan bikaina egin arren

Neskek etxera ekarri zuten IV. Hernaniko Bandera eta mutilak onenak izan ziren oilarren artean, baina garaipenak ihes egin zien zaleen aurrean

Larunbata, 19 uztaila 2025, 19:51

Comenta

Larunbat borobila osatu zuten ZAEko bi Enbatak atzo goizean. Neskak Orion IV. Hernaniko Banderan erlojupekoan bizkorrenak izan ziren eta denboraldiko bosgarren trapua ekarri zuten, lidertza sendotuz.

Mutilek zaleen aurrean zuten estropada, Gesalaga Okelan Bandera eta lan ikusgarria egin arren ezin garaipena lortu, amaieran hirugarren sailkatuz.

Juanjo Etxarteren neskak joan des asteko zalantzak izutu zituzten. Orioko uretan erlojupekoa zuten eta sailkapenean onenak direnez, azken tokian atera ziren. Erreferentzia guztiak zituzten beraz eta hasieratik erakutsi zuten berriro Zarautzera bandera ekarri nahi zutela.

Ziabogan denbora onena markatu zuten, batelerak baino bost segundo hobea eta helmugan diferentzia hori zabaldu egin zuten, luze eder bat eskainiaz inguratutako arraun zaleei. 12 segundo izan ziren bukaeran eta sailkapeneko lehen postua indartu egin dute.

Mutilak etxean zuten erronka, binaka erlojupekoan. Zumaiarrekin atera eta bizkor ikusi zen gehiago zirela Telmo Deun ontzia atzean utziz. Haize zakarra zebilen eta edozein unetan arraunlarien lanean eragina izan zezakeen. Tamalez hori gertatu zitzaion Enbatari. Estropada bikain menderatzen zuten lurretik hurbilen egoten den bigarren ziabogan. Denak baino denbora hobea egiten zuten, Santurtzi eta Zumaia baino 8 segundo hobea.

Garaipenarekin amesten hasi ziren zarauztar zaleak, dena alde zuten baino hor aldatu zen itsasoaren egoera, haizea zakartu eta erabakiorrak izan ziren bi azken luzeak. Bereziki hirugarrena, San Perdok lehen txandan egindako denbora zarauztarrena baino 9 segundo okerragoa zen eta luzearen amaieran, hirugarren ziabogan, pasaitarrak 20 segundoko marka hobea zuten, minutu erdia galtzen zuten Enbatako mutilak luze madarikatu horretan.

Helmugan San Pedrok eta Castreñak denbora hobea zuten eta gureak hirugarrenak ziren. Pena, bandera etxean geratzear egon zen baina estropada izugarria egin zuten zalantzarik gabe.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Neskak garaile Orion eta mutilak ezin irabazi etxean lan bikaina egin arren

Neskak garaile Orion eta mutilak ezin irabazi etxean lan bikaina egin arren