Borrar
Lasterketaren hasiera, oraindik tropelean gehienak Talai Berri txakolindegitik atera ondoren. ARGAZKIAK AMAXKAR

Zarautz

Makazaga eta Arrospide nagusi mahasti artean

Talai Berri txakolindegiak antolatzen duen proban errekor berria ezarri zuen Ibaiek eguraldi ona ederki aprobetxatuz

Astelehena, 10 martxoa 2025, 20:48

Comenta

Eguraldi zoragarriarekin Talai Berri txakolindegiko ataritik ekin zioten Mahasti Krosari ehun korrikalarik. Larunbatean euria egin arren, mahastietan lokatzik ez eta eguzkipean bizkor ibili ziren denak.

Bereziki Ibai Makazaga izan zen bizkorra, helmugara lehen iritsi zen eta marka berria ezarri zuen, gainera. 29:50ean gelditu zuen kronoa nagusitasun handia erakutsiz. Azken Portuarra da bera baina gaur egun Orion bizi da eta bertakotzat du bere burua.

Mikel Usandizaga (Aia) izan zen bigarren gizonezkoa eta Asier Aburuza (Aduna) hirugarrena, podioa osatuz. Herriko lehen korrikalaria izan zen hiru hauen atzetik helmugaratu zena, Guillermo Vahl, 32:49ko denborarekin. Aitor Manterola (5.) eta Fermin Alvarez (14.) izan ziren zarauztarren podioa osatuko zutenak.

Emakumezkoetan lehen sailkatua Tolosatik etorria izan zen, Laiane Arrospide. Bere marka helmugan 38:56 izan zen. Atzetik sailkatu ziren Irune Lertxundi (Orio) eta Ioana Osa (Ondarroa). Nesken artean lehen zarauztarra Sara Larrea izan zen 42:22ko denbora ezarriaz eta hau ere, Guillermo bezala, podioko atarian geratu zen laugarren postuan. Herriko beste bi emakumezko onenak, Aitzpea Lertxundi eta Maite Garcia izan ziren.

Talai Berri txakolindegiak irabazle bakoitzari bere pisua txakolinean ematen die eta aurten Ibai eta Laianerenak batu eta erdibana banatzea erabaki zuten. Badute txakolina urte osorako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Makazaga eta Arrospide nagusi mahasti artean

Makazaga eta Arrospide nagusi mahasti artean