Zarautz
Kostamendi zikloturista martxa irailaren 21ean egingo daZarauztarra Txirrindulari Kirol Elkartea buru belarri dabil zikloturista martxa bat antolatzen. Frogari Kostamendi izena jarri diote. Irailak 21ean izango da, 100 kilometro ingururekin. Irteera eta helmuga Zarauzko kiroldegian egongo dira. Kostatik abiatu, Itziar mendatea igo, Debara jetsi, Kalbario mendatea Mutrikutik igo eta jeisterakoan, Elgoibarrera iritsiko dira. Bertan, eguneko azken mendatea igoko dute, Azkarate. Azkoitira jetsi, Iraeta pasa eta muniosora iritsitakoan Zumaiara hartu berriro ere Zarautzera iristeko. Bi anoa puntu izango ditu, lehena Alzolan eta bestea helmugan.
Publicidad
Izen ematea zabalik dago abuztuak 31 arte rockthesport webgunean. Omendu bat izango du eta hori, Usoa Ostolaza izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión