Zarautz
80. Hondartzako Futbol Txapelketak baditu finalistakOso borrokatuak izan ziren finalerdien ostean, dena erabakita gelditu da maiatzaren 5eko finaletarako
80. Hondartzako Futbol Txapelketak finalerdiak jokatu zituen igande goizean, senior mailako Liga eta Kopako norgehiagokak alde batetik, neska eta mutilen taldeekin, eta bestetik Eskola Kiroleko partidekin.
Putzuzulo asko eta horren ondorioz zelaiak ahal zen tokian jarri zituzten, baina halere toki askotan futbolean jokatzeko arazoak izan zituzten. Dena den finalera joateko txartelak banatzen ziren eta partida oso borrokatuak jokatu ziren.
Hona eman igande goizeko emaitza guztiak jardunaldiko hogei zelaietan. Senior neskak: XIX. Emilio Olazabal Kopa; 1.- Euskal Parrilla 1- Shelter - Pukas 1*. 2.- Itxas-Lur Taberna 1* - Talai-Mendi Kanpina 1. Senior neskak: IV. Maria Jauregi Liga; 3.- Lukas Ardotegia 0 - Kebidek 2. 4.- 310-Kepa Osteo 1 - Orbela Taberna 3.
Senior mutilak: LXXIX. Paco Urquia Liga; 5.- Balearri-Astillero 3 - Celso Castro 0. 6.- Telesforo Erretegia 1 - Asti Pinturak 2. Senior mutilak: XXIX. Juan Irigaray Kopa; 7.- Kosta Hortz Klinika 3 - Kirkilla-Enea Jatetxea 1. 8.- Asergroup 1 - Latz Taberna 2.
Umeen final erdiak; 9.- Iturzaeta 6M 5 - Orokieta 6D mut. 0 10.- Orokieta 6M mut 1 - Antoniano 6M 2. 11.- Salleko 6BN 2 - Orokieta 6A nsk 1. 12.- Salleko 6A 1 - Orokieta 6BD nsk 3. 13.- SM61 5 - SM64 2. 14.- Orioko 62 2 - Lardizabal 6 1. 15.- Salleko 5AM 8 - Antoniano 5M 2. 16.- Iturzaeta 5M 4*- Salleko 5BM 4. 17.- Salleko 5BN 4 - Orokieta 5CD nsk 3. 18.- Iturzaeta 5N 1 - Salleko 5AN 4. 19.- Zaragueta 51 4*- Orioko 53 4. 20.- SM52 5- Zaragueta 52 1.
Bi klasikoa eta final berbera
Senior mutilen finalean beraz, bi klasiko egongo dira, Asti Pinturak eta Getariatik datorren Balearri/Astillero. Nesketan, berriz, azken urteetako finala errepikatzen da, Kebidek eta Orbela.