Borrar
Gaztetxoak dantzan igandeko haurren euskal jai egunean. AMAXKAR

Herriko taldeen jaialdia izango da arratsaldean udaletxeko plazan

Aurretik, 19:00etan, Kale Nagusian, Torre Luzea aurrean, Basarri Sariak banatuko dira

ANTXON ETXEBERRIA

ZARAUTZ.

Asteartea, 4 iraila 2018, 00:31

Comenta

Euskal Asteko egitarauak aurrera darrai eta gaur, asteartea, beste bi ekitaldi izango ditugu. Lehena, arratsaldeko 19:00etan Kale Nagusian, Torre Luzea parean, XXXIV. Basarri Sariak banatuko dira. Aurtengoan lehen saria Ibai Esoain oriotarrak eskuratu du, 'Siga saga' izeneko bertso-sortarekin. Zazpina puntuko zortzi bertso dira Xabier Amurizaren 'Neska zaharrak eta apaizak' doinuan. Oriotarra izaki, arrantza-mundua bikain ezagutzen du Ibaik, eta baita bikain deskribatu ere, arrantzari dagokion lexiko eta guzti, aipamen ederrak eta emoziozkoak eginez, batez ere osaba Manuelenak. Bertso biziak dira ondo josiak, irudi beteak, ironia eta umorea dutenak, hitz-joko ederrekin batera. Bigarren saria, bestalde, Xabier Euzkitzek irabazi du,'Ikusten duzu goizean' bertso sortarekin. Gaur, tamalez, oso «modan» dagoen genero-indarkeria nozitzen duen baten paperean idatzitakoak dira. Ongi eginak daude bertsoak; kontatzen duena ongi kontatua; metafora, konparazioak, para fraseak, ongi egokitua. Esamolde aipagarriak: zerua irabazi, mundua galdu, eta abar. Amodioa eta dependentzia ederki bereizten ditu.

Sari hauek aurreko urteetan Bertsolari Gazteen Lizardi sariaren finalaren barne banatzen ziren, baina eguna aldatzea erabaki du Udalak. Beraz, gaur arratsaldean bertaratzen zareten herritarrek bi saridunen bertsoak zuzenean entzuteko aukera izango duzue, eta bertso sorten inguruko xehetasunak ezagutu.

Ondoren, 20:00etan, udaletxeko plazan herriko taldeen jaialdia ospatuko da. Izenburua 'Haitzean jaioak, haitzean nahi'. Patxi Santamariak gidatu du lan taldea, baina ezer gutxi dakigu zer taularatuko duten, beti ere sorpresa izaten baita. Parte hartuko dutenak: Zarautz-txiki abesbatza; Udaberri abesba- tza; Jalgi dantza taldea; Goizeko Ihin-tza txistulari taldea; Kame Musika Eskola; Motxian bertso eskola; Pako Serras; Miriam Mendoza; Jexus Goikoetxea; Goretti Aranguren; Olatz Leturiaga; Mattin Ostolaza; Aitor Amilibia; Eneritz Aulestia, eta Aratz Olaizola.

Igandeko haurren euskal jai eguna ere ondo joan zen; haur eta gaztetxoek ederki disfrutatu zuten eguraldi bikainarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko taldeen jaialdia izango da arratsaldean udaletxeko plazan

Herriko taldeen jaialdia izango da  arratsaldean udaletxeko plazan