Borrar
Eguerdi partean, Koadrilek paella lehiaketan hartuko dute parte Musika Plazan, gero bazkaltzeko. Etxeberria

Zarautz

Herriko koadrilen eguna larunbatean, egun eder bat igarotzeko asmoarekin

Eguneko egitaraua hiru gunetan banatuko da: Musika Plaza, Salbiden eta Lege Zaharren Enparantzan

Osteguna, 16 urria 2025, 20:23

Comenta

Aurtengo Kuadrilla Eguna larunbatean ospatuko da Zarautzen. Urtero bezala, egun osoko egitaraua antolatu da eta sekulako giroa espero da egun guztian zehar herriko txoko ezberdinetan.

Egitaraua hiru gunetan banatuta egongo da eta, aurreko urteetan izandako eskaerak kontuan hartuta, helduek Salbideko zein Lege Zaharren enparantzako puzgarrietan ibiltzeko aukera izango dute.

Honela, Kuadrilla Eguna Vista Alegreko goitibeheren jaitsierarekin hasiko da, goizeko 11:30ean, eta, hortik aurrera, egun guztia iraungo duen programa zabalarekin, momentu oro musikaz girotua. Besteak beste, Iratzar Erromeriaren emanaldia Musika plazan, 21:30ean, eta Xiberoots talde zuberoarraren kontzertua, Munoa plazan, 23:30ean, izango dira.

Ordutegi zehatzei dagokionez, goitibeherak eta gero, eguerdiko 12:00-14:00etara paella lehiaketa izango da Musika Plazan 16 urtetik gorako gazteentzat, ondoren kuadrila bazkaria egingo delarik eta jarraian bingo musikatua. Arratsaldeko 18:15ean Elektrotxufla abiatuko da Musika Plazatik; 21:30ean Iratzar taldearen erromeria Musika Plazan; 23:30ean Xiberoots taldea Munoan eta gauerdiko 01:00etatik aurrera, DJ Troti Musika Plazan.

Lege Zaharren enparantzan, bestalde, 12:00etan, baita ere paella lehiaketa baina 12-16 urte bitarteko nerabeentzat; 16:30-19:30era, puzgarriak, henna tailerrak eta ginkana eta 21:30etik 23:00etara, DJ Txola ta Potxola.

Salbide auzoan, azkenik, 16:00etatik aurrera motxilak margotzeko tailerra; 16:30etik 19:00etara puzgarriak; 17:30ean Pepa eta Kutxo pailazokeriak Xilipurdi antzerki taldearekin eta 19:30-21:00etara DJ Osto.

Beraz, prestatu blusak eta egun eder bat igarotzeko aukera biharko Koadrila Egunarekin.

Koadrila Eguna antolatzen Txipristin eta Bugi Bugi elkarteek eta Ludotxo Ludoteka eta Haize Orratz Gaztelekuko begiraleek lagundu dute, eta Irune Urbieta, Gazteria zinegotziak, eskerrak ematen dizkie. «Era berean, eskerrak Kuadrillen Eguneko aktibitate desberdinetarako musutruk laguntza eskaini diguten herriko enpresei».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko koadrilen eguna larunbatean, egun eder bat igarotzeko asmoarekin

Herriko koadrilen eguna larunbatean, egun eder bat igarotzeko asmoarekin