Zarautz
Gari Urangak ordezkatuko du Asier Puertas mutilen EnbatanIlusioz beteta hartu du ardura zarauztarrak bere bigarren aro honetan
Amaitu berri dugu arraun denboraldia eta dagoeneko 2026kora begira lanean hasi behar da. Hori kontutan izanik, Zarautz Arraun Elkarteko zuzendaritzak lehen erabaki bat kaleratu du, mutilen Enabatako prestatzaile berria izango da aurrerantzean, Garikoitz Uranga.
Publicidad
Zarauztarrak bere bigarren aroa izango du Enbata zuzentzen, herriko harrobian hezitako kirolari honek, Enbatatik Hondarribiako tostera joatea erabaki zuen bere garaian eta ondoren etxera itzuli eta arraunlari eta prestatzaile lanak batera egin zituen. TKE Ligara ontzia eraman arte.
Azken urteetan Asier Puertas oriotarra izan da lan honen ardura izan duena. Urtez urte, traineruaren emaitzak hobera eraman ditu Asierrek eta ontzi indartsu bat uzten du Urangaren eskutan.
«Ilusionatuta nago etapa berri honekin. Lehen hiru urte egon nintzen ardura honekin eta oroi-tzapen oso onak dauzkat egia esan eta indar berrituta nator» adierazi du Garik.
Bi aipamen egin ditu egoera berri honen aurrean, batetik «talde honi ikusi zaio ondo ibiltzeko gai dela eta jarraipena emateko idearekin nator» eta bestetik, «Asier Puertasek azken bost urtetan egin duen lan onari esker abiapuntu on bat dugula, kriston lana egin du». Kirol helburua, «urtea aurrera doan bezala ilusiko dugu, entrenamenduetan azaleratuko da. Egia da taldean baja batzuk izango ditugula, beti izaten dira, baino bizkarrezurra mantentzen badugu eta denok daukagun ilusioarekin, ni lehena, jarraipena emango diogu».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión