Borrar
Sorreluz, Saleta, Segovia eta Zumeta, aurtengo omenduak, topa egiten karpan. ARGAZKIAK AMAXKAR
Garagardo Azokaren azken bi egunetan sartuko da Zarautz Rugby Taldea

Zarautz

Garagardo Azokaren azken bi egunetan sartuko da Zarautz Rugby Taldea

Igandean eta astelehenean oraindik Munoako karpara hurbiltzeko aukera izango dute herritar eta bisitariek

Sábado, 19 de abril 2025, 20:46

XXIII. Garagardo Azoka bere azken bi egunetan sartuko da igande honetan. Asteazkenean zabaldu zutenetik Zarautz Rugby Taldeko kideak lanean gogor ari dira bertaratzen diren guztiei ahalik eta zerbitzu onena eskaintzen giro paregabean egunero.

Jendetza biltzen ari da egunero Munoako karpan eta igandean ohiko ordutegia izango du, hau da, eguerdiko 12:00etatik gaueko 1:00etara. Zuzeneko azken emanaldia izango da, Iraultza Erroeriak joko du karpako oholtzan gauean.

Astelehenean, azken aukera dute garagardo zaleak bertaratzeko. Itxiera aurreratu egingo da, 20:00etan amaituko da aurtengo azoka eta leihatila ordebete lehenago, hau da, 19:00etan.

Omenaldia jokalariei

Urtero egiten duen bezala, antolaketak norbait omentzen du irikiera egunean. Aurten, harrobian hazi eta hezi diren Lorea Segovia, Martin Sorreluz, Urko Zumeta eta Alex Saleta izan ziren omenduak, denak Zarautz Kirol Elkartean hasi eta goi mailara heltzea lortu duten errurgbi jokalariak. Banan bana ezagutu ditzegun.

Urko Zumeta. Zarauzko harrobian hasi eta jubeniletan Biarritz Olympicera egin zuen salto. Etxera itzuli zen ondoren eta gaur egun Burgosen du fitxa. Hirugarren jardunaldia du bertan, eta lorpen ugari ditu poltsikoan; Errege Kopa irabazi zuen 2024an, ligako azpitxapeldun izan dira Urkok minutu gehien jokatu dituen urtean, selekzioarekin ere aritu da... Dena ez da bere lorpena izan, bere aitak, Zarauzko jokalari ohiak ireki baizizkion ateak kirol honetan. Aurten Superkopa irabazi du Alex Saletaren aurka.

Martin Sorreluz. Aurreko urtera arte Zarautz Rugby Taldean aritutakoa, maila bikaina erakutsiz beti ere. Eta horregatik 2023an Espainiako selekzioarekin, 20 urtez azpiko Tropya ere jokatu eta irabazi zuen. Aurten eman du salto handia, Burgosera joan baita jokatzera, eta Ligako play offak jokatzen diardu azken asteetan.

Alex Saleta. Lasarteko Beltzetatik, Zarautzera, Baionara seniorretan. Donibane Lohitzunera ondoren, eta handik Ordizira. Gaur egun Vrac Quesos Entrepinares taldean dabil jokatzen. Selekzio absolutoarekin jokatu du eta hau gutxi balitz 2027ko Mundialerako sailkapena lortu du, Australian jokatuko dena. Azken lorpenei dagokionez, aurreko astean Iberiar Kopa irabazi zuela esan daiteke, Portugaleko talde onenaren aurka.

Lorea Segovia. Zarauzko harrobian hasi eta saltoa eman zuen azkena izan da Lorea, Zarauztik Eibarrera joan zen seniorretan, lehen mailan jokatzeko aukera izan ondoren. Bera izan da Zarautz Rugby Taldeko lehen emakumea lorpen hori eskuratzen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Garagardo Azokaren azken bi egunetan sartuko da Zarautz Rugby Taldea