Zarautz
Etxeko estropada irabazita, Enbatako neskek oraindik gehiago nahi duteSei garipen bazituzten baina etxekoa lehen aldiz eskuratzea berezia izan da, kirolari zein zaleentzat
Aste Nagusian murgilduta etorri zen joan den larunbatean Zarauzko Arraun Elkartearen V. Ikurriña. Ama Birjinetako bigarren eguna ospatzen zuten zarauztarrek eta festa giroa Allepuntara eraman zuten urdinez jantzita bertaratu ziren arraun zaleek.
Publicidad
Hau zen eguna, baina sarritan gertatu ohi izan da, gogo gehien dagoen egunean gauzak ez direla nahi bezala ateratzen. Sei bandera eskuratuta etorri ziren gure neskak etxeko saiora eta zazpigarrena herritarren aurrean lortzea zen helburua.
Juanjo Etxartek gazteengan jarri zuen konfiantza, jubenil mailan dauden sei arraunlari jarri zituen tostetan. Apustua handia zen baina saria ere bai, etxean lehen emakumezkoen garaipena lortzea.
Ontzian, Udane Orbegozo, Iratxe Irureta, Maddi Erguin, Saioa Makazaga, Nadet Elustondo, Libe Goñi, Nahikari Qian Artano, Ane NMakazaga, Maddi Makazaga, Irati Maiz, Irati Zubeldia, Maddi Landa eta Lohitzune Orbegozo eseri zituen Etxartek eta ohi bezala lemazain, Nahikari Osa.
Oraingoan atseden izan zuten lurrean geratuz Almudena Calvo, Johana Garcia, Lutxi Pascassiocomte eta Udane Beraza arraunlariek, baina beraiena ere izan zen noski garaipen ikusgarri hau.
Hirugarren eta azken txanda hasterako bazekiten zarauztarrek Ondarroak ezarritako denbora hobetu behar zutela eta euren txanda irabazi. Brankako luzean aurrea hartu zuten bizkor eta San Juan eta Kaiku atzean utzi. Ziabogan, denbora onena egin zuten eta poparean ederki, dotore, etorri ziren zale urdinen oihuen artean.
Helmugan onenak ziren, etxeko trapua bertan geratzen zen eta lehenengo aldiz, gainera. Batelerak luze bikain bat egin eta bigarren postua kendu zion Ondarroari eta honenbestez puntu bakarra izan zen gure nesken alde. Igandera arte utzi zen ospakizuna eta beste behin kalez kale ibili ziren lortutako banderarekin. Musika Plazara igo eta jarraian udaletxeko balkoietara. Ondo merezitako harrera egin zion herriak.
Publicidad
Saikapenean lehen postuan jarraitzen dute estropada bakarra geratzen denean, Bilbon datorren larunbatean erlojupekoan. Azkenak aterako dira, erreferentzia guztiekin eta irabaztera joango dira. ETE Liga dago jokoan eta bi puntuko aldearekin doaz.
Castron estropada
Mutilen Enbatari dagokionez, albistea zera da, Castron lehiatu beharreko saioa bertan behera geratu ondoren beroagatik, datorren igandean lehiatzea erabaki dela, beraz azken bi estropada dituzte datorren asteburuan. Bilbon neskekin batera eta amaitzeko Castron.
Publicidad
Etxean ezin izan zuten nahi bezalako emaitzarik lortu. Azken boladan arazo batzuk izan dituzte eta ezin zaleei pozik eman. Dena den larunbatean hirugarren luzean egindako lana goraipatu behar da. Euren txandan laugarren joan arren, lanean jarraitu zuten poparean helmugara bidean eta hirugarren ziabogan bigarren txandako Astillero (11 segundo hobea) eta San Pedroko (7 segundoko aldea) ontzien atzetik kokatuta egon arren, luze indartsua egin eta bi traineru hauen denborak hobetu zituzten. Itxaropena izateko moduko emaitza da hau. Ondo eta indartsu amaitu zutela erakusten du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión