Zarautz
ETE Liga irabazi dute Zarautz Gesalaga Okelan taldeko neskek Bilboko uretanErlojupekoa benetan izan zen estua Zarautz, San Juan eta Kaikuren artean eta bai bandera eta baita Liga ere dantzan izan zen estropadan zehar
Bilboko uretan lehiatzen zen ETE Ligako azken estropada, erlojupekoa, eta bi kontu erabakiko zituena, bata Emakumeen Bilboko X. Ikurriña - Ane Aizpururen V. Oroimena bandera norentzat izango zen eta bestea, Liga nork irabaziko zuen.
Publicidad
Jakina zen EuskoTren Ligara igotzeko denboraldi hasieran ezarritako bi tokiak norentzat izango diren, gure Enbata eta sanjuandarrentzat. Baina oraindik ikusmin handia zegoen zer gertatuko zen Bilboko Aste Nagusian. Bederatzi traineruak eguzkipean ateratzen joan ziren eta estropadako ziaboga bakarrean albisteak kezkagarriak ziren Juanjo Etxarteren neskentzat.
Kaiku zen onena, 5:36, San Juan bigarren, 5:37 eta zarauztar neskek hirugarren denbora ezarri zuten, 5:40. Dena airean zegoen eta poparean erabakiko zen garailea, bai estroapadari dagokionez eta baita Ligari ere. Arriskua zera zen, pasaitarrek irabaztea eta sestaotarrak gure nesken aurretik geratzea. Horrek banderarik gabe uzten zuen Enbata.
Zorionez, denboraldi guztian egin duten bezala, Etxarteren neskak ez zuten amore eman eta itzulera bikain bati esker 25 ehunenekogatik ez zuten garaipena lortu Biboko Ikurriñan. San Juanen amaiera denbora 10:52:51 izango zen eta Enbatarena 10:52:76.
Tarte txiki horrek erabaki zuen bandera nora joango zen baina Nahikari Osak lana izango zuen jarraian zeren ETE Ligako bandera bere eskuetara joan zen. Zapiak arraunlari denei banatu eta 'Enbata, gure Enbata' abesteari ekin zioten gure arraunlariek. Pozez beteta denak Liga bukatuta baina ez denboraldia.
Publicidad
Eta orain zer? Galdera honi erantzutean Zarautz Gesalaga Okelan taldeko neskek bi erronka dituztela esan genezake. Alde batetik Kontxan lehiatzeko kanporaketa estropada eta bestalde, EuskoTren Ligara igotzeko play offa. Lanean jarraitu behar eta helduko da unea bi momentu zirraragarri horiek bizitzeko.
Mutilak, laugarren
Neskek ETE Liga irabazi ondoren lehiatu zen KAE-1 Ligako azkenaurreko estropada, ur eremu berberean. Asier Puertasen mutilek bigarren txandan lehiatzen zuten, erlojupekoan ere hauek.
Lehen luzetik ikusi zen Zumaia oso indartsu zegoela eta amaieran beraientzat izan zen XLVII. Ikurriña Villa de Bilbao. Zarauztarrek azken boladan bezala azken luzean erakutsi zuten euren benetako indarra. Hirugarren ziabogan San Pedrorekin berdinduta zeuden eta beste lau ontziak aurretik zituzten. Amaierako luze horretan Lapurdi gainditu eta Arkoterekin 26 ehuneneko aldea besterik ez zuten izan helmugan. Laugarrenak izango ziren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión