Borrar
Bi traineruetako neska eta mutilak elkarrekin zaleen aurrean igande arratsaldean. Prest daude denboraldi bikain bat eskaintzeko eta larunbatean Astilleron ekingo diote biak. AMAXKAR

Zarautz

Bi Enbatak denboraldi berrian lehiatzeko prest

Igande goizean Castron bosgarren sailkatu zen nesken ontzia Espainiako Traineru Txapelketa

Asteartea, 17 ekaina 2025, 20:25

Comenta

Datorren asteburuan hasiko dira traineru Ligak eta pasa berri dugun igande honetan ZAEk bi interesgune izan ditu, neskak Castro Urdialeseko uretan lehiatu zuten Espainiako Traineru Txapelketa eta zaleen aurrean Musika Plazan egin zen arraunlarien aurkezpena.

Juanjo Etxarteren emakumezkoek zuzeneko finala zuten goizean, Galiziako ontziak etortzeari uko egin ondoren. Enbatak Euskotren Ligan lehiatuko duten lau ontzi zituzten txanda berean eta maila ikusgarria eman zuten. Lehen luzean beste ontziekin borrokan izan ziren eta ziabogan Astilleroren aurretik izan ziren, segundo bateko diferentziarekin. Hori gutxi bada, Tolosaldea eta Hibaikaren atzetik oso hurbil amaitu zuten luzea, 2 eta 4 segundora.

Itzuleran zertxobait galdu zuten eta azkenean bosgarren sailkatu ziren. Dena den, Etxarteren esanetan akats larria egin zuten estropadan zehar eta hori ez bazen gertatu dominen borrokan ere egoteko aukerak izango zituztela dio. Orain ETE Ligari ekin beharko diote, larunbatean Astilleron.

2025eko arraunlariak

Igande arratsaldean Musika Plazan bi Enbatetan lehiatuko duten neska eta mutilak zeintzuk dirten jakitera eman zuten. Beñat Intxauspe esatari zutela, banan bana bi zerrendak plazaratu zituzten.

Nesken ontzian hauek osatuko dute aurtengo eskifaia; Nahikari Osa Gallastegi, Ane Makazaga Urruzola, Saioa Makazaga Urruzola, Maddi Makazaga Urruzola, Lohitzune Orbegozo Cincunegui, Udane Orbegozo Cincunegui, Irati Maiz Azkue, Irati Zubeldia Rezabal, Johana Garcia Arteche, Almudena Calvo Navarro, Libe Goñi Kortajarena, Nahikari Qian Artano Otaño, Maria Elustondo Aguirre, Maddi Landa Odriozola, Iratxe Irureta Larraioz, Lutxi Pascassio-comte, Udane Beraza Aldaz, Maddi Erguin Lizarreta eta Ane Carrera San Sebastian. Ane Aizpurua Agoues ere taldekoa da baina lesioagatik denboraldia ez du egingo.

Mutilen zerrena honakoa izango da; Aitor Elizondo Telleria, Ander Maiz Azkue, Axi Manterola Galarraga, Beñat Eizaguirre Urbieta, Elias Astiazaran Ennajar, Eneko Manterola Mendizabal, Gaizka Garmendia Iturria, Gorka Zubeldia Rezabal, Haritz Lozano Mendizabal, Iñigo Mozo Urbieta, Ion Jauregi Agirretxe, Ioritz Zubillaga Elorriaga, Joseba Ostolaza Lizaso, Julen Elizasu Lertxundi, Kimetz Arbona Iglesias, Lander Garrastazu Iribar, Manex Otaegi Mendoza, Mikel Etxabe Uria eta Oinatz Egiazabal Larrañaga.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bi Enbatak denboraldi berrian lehiatzeko prest

Bi Enbatak denboraldi berrian lehiatzeko prest