Borrar
Murtziara joan den taldeak lan ona egin eta bi domina ekarri ditu. ZKE

Zarautz

Bi domina soinean dituztela etorri dira kirolariak Murtziatik

Bi txapelketa lehiatu dituzte, Unibertsitarioa bata eta 15 eta 17 urte azpikoena bestea

Miércoles, 5 de marzo 2025, 20:46

Asteburu honetan izan da ZKE Halterofiliako kirol taldea Cartagenan (Murtzian). Bertan lehiatu da 2025eko Espainiako Txapelketa Unibertsitarioa eta Espainiako 15 urte azpiko eta 17 urte azpiko Kopa.

Txapelketa Unibertsitarioan Malen Monasterio, Borja Bravo, Miren Galarraga eta Luken Aizpuruak hartu dute parte, Imanol Zulaika prestatzailearen gidaritzapean, eta 15 urte azpiko Kopan, Mara Monasterio eta Ainhoa Urquiolak lehiatu dute, Jaizki Mendizabalek zuzenduta.

Larunbatean izan zen Txapelketa Unibertsarioa, eta emaitza hauek lortu zituzten gure kirolariek (soilik totalaren markak balio du txapelketa honetan):

Malen Monasteriok, 53 kg azpiko kategorian, 159 kilorekin 2. postua lortzen zuen.

Borja Bravok, 98 kg azpiko kategorian, 211 kilorekin 7. postua lortu zuen.

Miren Galarragak, 77 kg azpiko kategorian, 169 kilorekin 2. postuan amaitzen zuen.

Luken Aizpuruak, 88 kg azpiko kategorian, 210 kilorekin 11. postua eskuratu zuen.

Igandean ospatu zen bestalde, 15 urte azpikoen Kopa, eta bertan emaitza hauek lortu zituzten ZKE Halterogiliako kirolariak:

Mara Monasteriok, 179,75 punturekin, 6. postua lortu zuen eta Ainhoa Urquiolak, 174,14 punturekin, 7. postuaan amaitzen zuen sailkapenean.

Honenbestez, bi zilarrezko domina gainean dituelarik itzuli da taldea etxera, datorren asteburuko Gipuzkoako Taldezkako Txapelketa eta espainia mailako ligako 1. jardunaldia helburu dituztelarik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bi domina soinean dituztela etorri dira kirolariak Murtziatik

Bi domina soinean dituztela etorri dira kirolariak Murtziatik