Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Asergroup taldeko atezainak penalti hau geratu eta bere taldeari sailkapena eman zion. ARGAZKIAK AMAXKAR
Bost taldek agur esan diote aurtengo plaiero txapelketari senior mailan

Bost taldek agur esan diote aurtengo plaiero txapelketari senior mailan

Igandean jokatu zituzten 80. edizioko lehen kanporaketak nesken eta mutilen taldeak

Martes, 18 de marzo 2025, 19:57

Senior mailako Hondartzako Futbol Txapelketak igande goizean erabaki zuen zein taldek agur esango dioten 80. edizioari. Nesken eta mutilen partidak goizeko 11:00etan hasi ziren, oraindik hotz baino eguzkipean gutxienez.

Hordar biguna eta putzuzuloak, ez ziren baldintza egokienak kanporaketa bat jokatzeko baina denentzat egoera berdina zen eta ondoen egokitzen zenak abantaila zuen.

  • Neskak Kopa

  • Itxas-Lur -Euskalduna 4-0

  • Euskal Parrilla-Kirkilla-Enea 4-2

  • Neskak Liga

  • Shelter Pukas-Lukas Ardotegia 2-4

  • Talai-Mendi-310 Kepa Osteo 5-6

  • Mutilak Kopa

  • Talai-Mendi-Garcia Edari Banaketa 2-1

  • Dava Street Food-Asergroup* 2-2

  • Latz Taberna-S F. Txanela 5-2

  • Neskak Kopa Final Erdiak

  • Itxas-Lur -Talai-Mendi

  • Euskal Parrilla-Shelter Pukas

  • Neskak Liga Final Erdiak

  • Kebidek-Lukas Ardotegi

  • Orbela-310 Kepa Osteo

  • Mutilak Kopa Final Laurdenak

  • Talai-Mendi-Kosta Hortz Klinika

  • Arrano Taberna-Kirkilla-Enea

  • Asdergroup-Etxabe Confort

  • Latz Taberna-Euskalduna

  • Mutilak Liga Final Laurdenak

  • Telesforo Taberna-Izar Optika

  • Pukas Shelter-Asti Pinturak

  • Celso castro-Tivoli Naparrak

  • Ulacia Bidaiak-Balearri Astillero

Mutiletan, Kopako final zor- tzirenak jokatzen ziren eta emai-tza hauek izan zituzten hiru zelaietan; Talai- Mendi Kanpina 2 - Garcia Edari Banaketak 1, Latz Taberna 5 - S.F. Txanela 2 eta azkenik, Dava Street Food 2 - Asergroup 2 (penalti jaurtiketak erabaki zuten bigarrenak sailka-tzen zirela). Beraz hiru talde kanporatuak izan dira aurtengo edizio honetan, Garcia Edari Banaketak, Dava Street Food eta S.F. Txanela.

Nesketan, Ligako final laurdenak zeuden jokoan emaitza hauekin; Shelter Pukas 2 - Lukas Ardotegia 4 eta Talai-Mendi Kanpina 5 - 310 Kepa Osteo 6. Kopari dagokionez beste bi norgehiagoka, Itxas Lur Taberna 4 - Euskalduna Taberna 0 eta Euskal Parrilla 4 - Kirkilla Enea Jatetxea 2. Hemen kanporatuta geratu dira erabat Euskalduna Taberna eta Kirkilla Enea jatetxea.

Hurrengo kanporaketak

Jardunaldi honen amaieran gauzak erabakita geratu dira, bai Ligari dagokionez eta baita Kopari ere, neska eta mutiletan.

Horrela, datorren martxoak 30ean, final laurdenak jokatuko dira, goizeko 11:15ean hasita. Mutilei dagokionez, Ligako norgehiagokak lehendik erabakita zeuden; Telesforo eta Izar, Pukas Shelter - Asti, Celso Castro - Tivoli eta Ulacia - Balearri Astillero dira lau kanporaketak.

Kopan berriz, igandean aurrera egin zuten taldeak sartuko dira lehen sailkatuta zeuden taldeen koadroan eta hauek dira kanporaketak; Talai Berri - Kosta, Arrano - Kirkilla Enea, Asergroup - Etxabe eta Latz - Euskalduna.

Nesketan, hurrengo kanporaketak finalerdiak izango dira. Norgehiagokak apirilak 13an, igandea, jokatuko dira goizeko 11:00etatik aurrera eta mutilen final laurdenetan sailkatzen direnekin batera jokatuko dituzte. Aldamenean izango dira eskola kiroleko haurren partidak (final erdiak).

Nola geratu dira final erdiak? Honela; Ligari dagokionez, Kebidek - Lukas eta 310 Kepa Osteo - Orbela, eta Kopari dagokionez berriz, Itxas Lur Taberna- Talai Mendi Kanpina eta Euskal Parrilla - Shelter Pukas.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bost taldek agur esan diote aurtengo plaiero txapelketari senior mailan