Borrar
Txema Fernández Zelai Ondoko bolatoki estalian. AMAXKAR
«Bolatokira jaitsi eta edonork proba dezala kirol hau, denontzat da»

Zarautz

«Bolatokira jaitsi eta edonork proba dezala kirol hau, denontzat da»

Zelai Ondon kokatuta dagoen bolatokia estali dute eta bertako Kluba pozik dago egindako lanarekin

Viernes, 7 de marzo 2025, 20:26

Aurrerantzean Zelaiondoko bolatokian sarriago jokatzeko aukera izango dute instalazioa estali dutenetik. Bertako Klubeko lehendakariak aurrera pauso bat dela uzte du, Txema Fernandezek.

– Pozik zaudete egindako lanarekin, bolatokiaren estalpe berriarekin?

– Bai. hasiera batean espero genuena baino handiagoa da eta ikusten dugu obra txukun bat egin dela. Aurrekontuari dagokionez ere, ondo gastatutako diru bat da eta guk gehien nahi genuena pista ahalik eta egokien izatea zen. Edozein momentutan erabili, euria dagoenean ez izatea oztopo bat jokalekua bustita dagoelako jokatu ezin izana.

ESTALPEA«Obra txukun bat egin da estaltzean, hasieran pentsatzen genuena baino handiagoa izan da»KIROLA«Etorri eta proba dezatela, adin guztietako pertsonek lehiatzen dute gure elkartean»

– Eguraldiak eragina izan du estali bitartean?

– Bai zeren txapelketa ofizialak egiterakoan beti karpak jarri behar izaten genituen eta beti geunden arazo horrekin, entrena-tzeko ere bustita ezinezkoa zen. Orain berriz ikusten dugu pista txukun bat daukagula eta lehiaketa ofizialak ekar ditzakegu arazorik gabe.

– Zer esango zenuke Zelaiondoko Bol&Tok Kirol Klubaren inguruan?

– Gaur egun 20 kirolari federatu ditugu elkartean eta Gipuzkoan zehar ibiltzen gara tirada ofizialetan eta baita festetan antolatzen diren lehiaketetan ere. Lehen entrenatzeko beste bolatoki batzutara joaten ginen, Aiara adibidez eta orain hemen egin dezakegu. Denak ez gara beti elkartzen baina binakako edo taldeko txapelketetan bai.

– Boloak eta toka dituzue, bi kirol, biak egiten dituzue ala bakoitzak nahi duena?

– Badira batzuk tokalariak direnak eta tokan bakarrik ibiltzen direnak baino gehienak bietan jokatzen dugu. Badaude baita bolotan ibiltzen direnak eta tokan ere ikasi nahi dutenak.

– Edonork joka dezake elkarte honetan? Zer egin behar du interesa duenak?

– Noski, ateak zabalik ditugu edonorentzat. Gainera, orain bolatoki estaliarekin aukera gehiago ditugu jokatzeko. Lehen eguraldiarekin baldintzatuta geunden baino orain hori ez da arazoa. Normalean ostegunetan elkartzen gara eta kirol hauek ezagutu nahi dituen edonor hona etorri besterik ez du. Ez duguna nahi zera da, jendea hona etorri begira egon eta probatu ez. Edozein egunetan hemen bagaude jokatzen eskatu besterik ez dute, gurekin ikasiko dute eta gogoko badute izango dute gero aukera Klubeko partaide izateko. Gure nahia hori da, jendea hurbildu, jokatzera jaitsi eta proba dezala.

– Asko eskatzen duen kirola al da?

– Ez, ez da kirol bat indar berezirik eskatzen duena. Edozein adinekoentzat da. Baditugu bola txikia, bola arina, baita bola astuna bakoitzak berari ondoen egokitzen zaiona erabiltzen du, badira kirolariak 12 urtetatik hasi eta 90etik gora dituztenak, eta denak jokatzen dute. Jendeak dio 'nik ezin dut' eta ez da horrela, ikasi egin behar da nola bota eta hori behera jaitsi eta probatuz ezagutzen da.

– Eta lehiatzerakoan adin guztietakoak elkarrekin jokatzen dute?

– Txapelketa ofizialetan adin ezberdinekoak batera jokatzen dute, baita gizonezko eta emakumezkoak ere. Halere badaude maila batzuk, adin handikoak edo gaztetxoak adibidez.

– Aitzakiarik ez dago beraz kirol hau egiteko.

– Ez, etorri eta ezagutu. Hau denona da eta denok erabili dezakegu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Bolatokira jaitsi eta edonork proba dezala kirol hau, denontzat da»