Xabier Euzkitze eta Ibai Esoain, bi sarituak. DV

Basarri Sariak, Ibai Esoain eta Xabier Euzkitzerentzat

A.E.

ZARAUTZ.

Jueves, 6 de septiembre 2018, 00:24

Astearte arratsaldean banatu ziren Zarautzen XXXIV. Basarri Sariak. Ekitaldia, aurten Kale Nagusian egin zen, Torre Luzean dagoen Basarriren bustoaren aurrean. Ekitaldia Nikolas Zendoiak zabaldu zuen bertso sorta abestuz, eta ondoren sari banaketari ekin zitzaion. Xabier Euzki-tzek jaso zuen lehendabizi bigarren saria. Gaur, tamalez, oso «modan» dagoen genero-indarkeria nozitzen duen baten paperean ida-tzitako bertsoak dira. Jarraian, Orioko Ibai Esoainek jaso zuen lehen saria, Xabier Txurruka alkatearen eskutik, 'Siga saga' izeneko bertso-sortarekin. Zazpina puntuko zortzi bertso dira Xabier Amurizaren 'Neska zaharrak eta apaizak' doinuan. Batak zein besteak ederki abestu zituzten, apenas paperari begiratu gabe, Kale Nagusian bildutako jendearen aurrean. Aurtengo sariketara hamabi lan aurkeztu direla jakinarazi zuten sari banaketa hasieran.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad