Las diez noticias clave de la jornada
Atearen bestaldean zer dagoen osteguneko saioan jakingo dute Santa Klarara hurbiltzen direnek. HIKA TEATRO

Zarautz

'Atearen bestaldean' antzezlana ostegunean eta Helix Trioren kontzertua ostiralean

Santa Klara komentuan izango dira biak

Miércoles, 20 de agosto 2025, 20:51

Udako kultur eskaintza aurrera doa eta beste bi ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute herritar zein bisitariek. Oraingo honetan, kultur ekintza biak Santa Klara komentuan izango dira.

Publicidad

Lehenengoa ostegunean izango da, Antzerkia Familian ekimenaren barne kokatzen da eta Hika Teatro antzerki taldearen eskutik datorkigu. 19:00etan hasiko da baina eguraldiaren baimena beharko du.

Ikuskizunaren izenburuak antzezlan honetan aurkituko duguna aurreratzen du, 'Atearen bestaldean'. Zuzendaritza Agurtzane Intxaurragaren esku dago eta antzezlea Sandra Fdez.Agirre izango da. Zuzenako musika Unai Celayak jarriko du.

Osteguneko saioa doakoa izango da eta ostiralerako sarrerak 4,15 eurotan Modelo Aretoko txarteldegian egongo dira

Testurik gabeko antzezlana dugu eta honela aurreratzen dute Hikako lagunek gaurko saioa, «Atearen bestaldean, pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da. Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta egiterrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira. Ikuskizun honek ateak irekitzera gonbidatzen zaitu eta bestaldean dagoenaz gozatzera».

Sarrera doakoa da eta egitasmoak dioen bezala familian gozatzeko ikuskizuna izango da.

Udako musikaldia

37. Udako Musikaldiak zarauztarrek zein bisitariek musika klasikoaz gozatzeko aukera aparta ematen du. Bost emanaldiz osatutako musikaldi honek Santa Klara komentua du egoitza modura eta ostiralerako hirugarren kontzertua iragartzen du Udaleko Kultur sailak (20:00).

Oraingoan Helix Trio izango da Santa Klarako elizan 'Dialogo entre siglos' izeneko kontzertua eskaintzeko. Kontzertu honek ganbera-musikak XIX. mendetik XX. mendera arte izan duen bilakaera aztertzen du, modernismoaren eta erromantizismoaren arteko kontrastea ezarriz. Joaquín Turin, Dimitri Shostakovich eta Franz Schubert-en musika entzungo dugu.

Publicidad

Bertan izango dira ondorengo artistak, Jaume Angelès Fité (biolina), Iago Domínguez Eiras (biolontxeloa) eta Paula Belzunegui Moreno (pianoa). Egitarauari dagokionez, hau aurreratu dute gaurko kontzertuaz; Joaquín Turinaren (1882-1949) 'Trío n.º 2 en si menor' joko dute lehendabizi, Dimitri Shostakovich-en (1906-1975) 'Trío n.º 1, op.8' ondoren eta bukatzeko Franz Schubert-en (1797-1828) 'Trop nº2 en mi bemol mayor, D929' joko du hirukoak.

Sarrerak salgai egongo dira Modelo Aretoko txarteldegian eta https://tickets.kutxabank.es plataforman. Prezioa 4,15 euro sarrerako.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad