Borrar
Zarautz eta Ereintza taldeek elkarrekin, Aritzbatalden jokatu zuten partida hasieran, Korrikarekin bat egin zuten beste hainbat taldek egingo zuten bezala. LUIS EPELDE

Zarautz

Asteburuko bidaiak ondo konpondu dituzte Aiala eta Amenabar taldeek

Nesken garaipena bereziki da aipagarria Anaitasunak ez zuen ordura arte partidurik galdu-eta ligan

Asteazkena, 13 martxoa 2024, 20:57

Comenta

Etxetik urrun jokatzeak es die kalterik egin Zarautz Kirol Elkarteko eskubaloiko bi talde nagusiei. Neskek Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatzen zuten zilarrezko B multzoan eta aurrean lehen sailkatua zuten, Helvetia. Mutilek hurbilago bidaiatu zuten, Donostiara, Egiaren aurka jokatzeko eta bi taldeak garaipenarekin itzuli ziren larunbat iluntzean.

Bereziki aipagarria da Iñigo Morenoren neskek lortutakoa. Anaitasuna B multzoko liderra da, zarauztarren aurka jokatu aurretik partidarik galdu gabe zegoen 21 norgehiagoka jokatuta.

Lehen zatia, partida osoa bezala, oso parekatua joan zen. Markagailuan diferentzia zabalena bi golekoa izan zen eta etxekoen alde izan arren lehendabizi, gero zarauztarrek ere lortu zuten abantaila txiki hori. Atsedenaldira joan aurretik aurrea hartua zuten bisitariek eta amaieran 15-16 adierazten zuen Anaitasunako markagailuak.

Ez zegoen ezertxo ere erabakita. Bigarren zatiko lehen minutuek berriz berdinaketa ugari ekarri zituzten. Talde baten golari erantzun egokia ematen zion aurkariak. Azken bost minutuak zirrara handikoak izan ziren. 25-25 eta partida erabakitzeke.

Etxekoek asmatu zuten lehendabizi baina erantzunak berdinketa ekarri zuen. Azken bi minutuetan sartu zirenean egin zuten Morenoren neskek 27. gola Bidane Salegiren eskutik eta hortik aurrera eutsi beharra zegoen. Nafarrek bi hutsarte eskatu eta jokaldiak prestatu zituzten denbora horretan baina defentsa lana eta Nora Vicioso atezainarena erabakigarriak izan ziren.

Ez zuten lortu Anaitasunako jokalariek markagailua mugitzea eta amaierara heldu ziren lehen porrota etxean jasota eta Zarzuzko taldearen aurka gainera. Denek osatu zuten partida bikaina eta golegile nagusiak Salegi, Garate eta Tapia izan ziren.

Garaipen honekin (26-27), 28 puntura heldu dira. Bosgarren daude eta lau puntuko aldea dute aurretik dituzten San Adrian eta Zaragoza taldeekiko. Larunbatean 17:30ean Loyola hartuko dute Aritzbatalden. Nafarrak azken hirugarrenak dira 12 punturekin.

Donostiako Egia kiroldegian, berriz, Amenabar Zarautz mutilen taldeak erraztasun askorekin lortu zuen beste garaipen bat, 24 jardunalditan lortzen duten 22garrena. Alzagaren mutilak astiro astiro joan ziren markagailuan zuloa irekitzen. Lehen zatia amaitzean lau goleko aldea zuten, 10-14, baina bigarrenean tartea zabaltzen joan ziren aurkariarekiko gupidarik gabe eta hamar goleko aldea ezarri zutenean garbi zegoen nork eramango zituen jokoan zeuden bi puntuak.

Amaieran 23 eta 35. Golegile onenak Agirrezabalaga, Kalegain eta Eizagirre izan ziren bosna golekin. Sailkapenean ez dago aldaketarik, zarauztarrek lehen postuan jarraitzen dute eta atzetik dituzten lau taldek ere irabazi egin zuten. Datorren asteburuan ez dute ligarik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Asteburuko bidaiak ondo konpondu dituzte Aiala eta Amenabar taldeek

Asteburuko bidaiak ondo konpondu dituzte Aiala eta Amenabar taldeek