

Secciones
Servicios
Destacamos
Hondartzako Futbol Txapelketaren antolatzaile taldeak, aurten ere eta dagoeneko bosgarren edizioa beteko du, Play-Eroak Txapelketa egingo du asteburu honetan DBHko ikasleei zuzenduta.
Jakitera eman dutenez, 70 taldek izena eman dute eta hondartzan 700 parte hartzailetik gora izango ditugu bi egunetan plaieroez gozatzen, larunbat eta igande goizetan.
Kontutan izan, talde guztiek (ordezkari batekin nahikoa da) pasa behar dutela harreratik, etorri direla baieztatzeko. Larunbatean harrera goizeko 8:00etan irekiko da. Ordu horretarako agertu beharko dute plaieroen lokal ingurura, malekoian. Partidak 9:00ak aldera hasiko dira.
Igandean aldiz, harrera ordubete beranduago egingo da, 9:00tan izango da eta partiden hasiera berriz, 10:00ak inguru. Bi harrera gune egongo dira, bata DBH 1 eta 2rako eta bestea DBH 3 eta 4rako.
Partaideek gogoan izan behar dute baita, jokalari bakoitzak aipatutako elikagaietako bat (olio botila edo lenteja paketea) eraman beharko duela jokatu ahal izateko. Elikagai hauek Zarauzko elikagai bankuari emango zaizkio ondoren, behar larriena duten horien artean banatu ditzaten. Jokalariez gain, edozein herritarrek ere aukera izango du elikagaiak eramateko, guztiak ongietorriak izango dira. Ez dago zertan banan-bana pasa behar harreratik, horretarako ere taldeko jokalari pare batek eraman ditzakekete elikagai guztiak, jende pilaketak ekiditeko. Gainon-tzekoak porteriak hartu eta zelaira eraman ditzakete bitartean.
Ez da ahaztu behar baita bi kamixeta ezberdin eramatea,bata txuria eta bestea nahi duen kolorekoa.
Txokolate beroa hartzeko jokalariei emango zaizkien edalontziak ezingo dira hondartzara jaitsi. Nahi dutena jan eta edan ahalko dute horretarako markatutako gunean, baina ez hortik kanpo, hondartza guztiz garbia mantendu dezagun denon artean.
Kirol festa handia izaten da eta bide batez, gerora senior mailan plaierotan jokatu ahal izango duten neska eta mutilak berriz hondartzara jaisten dira, eskola kirolan ibili ondoren. Harrobiko lana da beraz.
Aurtengo txapelketaren baldintza nagusiak ondorengoak dira. 7 jokalariz osatutako taldeak izango dira kokatzean (8-12 inguruko taldeak osatu behar ziren). Nahi adina aldaketa egin ahalko dira. Taldea mixtoa izan dadin, genero bakoitzetik gutxienez 3 jokalarik egon beharko dute uneoro jokatzen.
10 minutuko bi zati jokatuko dira. Berdinketarekin bukatuz gero, 3 penalti botako dira irabazle bat zehazteko.
Lehen txandan jokatzen duten taldeek beraien zelaiko porteria eraman eta montatu beharko dute. Azken txandan jokatuko dutenek aldiz, porteriak jaso eta lokalera eraman beharko dituzte. Antolakuntzak partida jokatzeko erabiliko den baloia jarriko du norgehiagoka guztietan.
Partidu bakoitza hasi aurretik jokalari guztiek eskua eman beharko diote elkarri, eta guztiek batera argazki bat aterako dute. Lehiakortasunaz haratago lagunarteko giro bat sortu nahi denez, sariak zozketatu egingo dira parte hartzaileen artean: taldeen-tzako afariak, beste kiroletan talde-esperientziak, emanaldietarako sarrerak, izozkiak, etab. Edozein zalantza izanez gero, idatzi antolakuntza@playeruak.eus helbidera eta antolakuntzak argituko du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.