Zarautz
Ainitze Zumetak errekor berria ezarri du Uliako HarriarekinDonostiako Trinitate plazan bera eta Mikel Lopetegi 'Urra' izan ziren garaileak harri baldarrekin
Donostiako Aste Nagusiaren barne, herri kirol saio oso berezi bat egiten da, ikusmin handia sortzen duena eta azken urteetan zarauztarrek neurria hartua diotena.
Publicidad
Joan den larunbatean Alde Zaharreko Trinitate Plazan lehiatu zen harri baldarren txapelketa, Igeldoko Harria gizonezkoetan eta Uliako Harria emakumezkoetan. Zarauztar ordezkaritza handia izan zen eta garaipena bi harriekin gurera etorri zen beste behin, Ainitze Uliako Harriarekin garaile eta 'Urra' Igeldoko harriarekin baita.
Errekor berria
Uliako Harriak 69,6 kiloko pisua dauka eta, harri baldarra denez, indarra beharrezkoa da sorbaldan berdintzeko, ohiko teknikak ez baitu gehiegi laguntzen.
Aurtengoan Ainitze Zumeta Donostiara joan zen, lehendabizi, garaipenaren bila, eta bide batez berak ezarritako errekora hobetzen bazuen hobe. Biak egin zituen, 23 altxaldi eman zizkion harriari eta bi jasoaldi hobeagoa izan zen Ainitze berak aurrez ezarria zuena baino, 21ekoa.
Saioa amaituta honela laburtzen zigun bere lana. «Egia esan nahiko erraz ibili nuen harria larunbatean. Azken finean laugarren urtea zen Uliako Harriarekin egiten den txapelketan parte hartzen nuena eta nahiz egun horretan bakarrik ibili harri hau, jadanik ezagutzen dut, familiarizatua nago berarekin eta lasaiago zoaz. Badakizu beste urtetan nola ibili duzun eta horrek konfiantza ematen dizu».
Prestaketari buruz zera zion, «ez dugu bereziki prestatu, joan den urtean gustura ibili nuen Uliako Harria eta lasai joan nintzen. Pare bat proba eginda joan nintzen Donostiara eta errekorra egiteko asmoa banuen. Prestaketa horietan ikusten genuen erritmo ona neukala eta joan den urtean bertan, 21 jasoaldirekin bukatzean ohartu nintzen oso lasai joan nintzela, beraz aukera bazegoen hura hobetzeko».
Publicidad
Buruan zenbaki bat zeraman, «23 zen 2024an bukatuta ikusi nuen zenbakia, gehiago estutu banu, eta horren bila atera nintzen aurten. Dena den egunean bertan oso urduri jarri nintzen. Aurkari asko, batzuk berriak. Halere gehien bat aurkariei beldurra izatea baino nire lana nola egingo nuen zen keztatzen ninduena. Bizkor plazaratu nintzen, hirugarren eta amaitzean lan bikaina egin nuela ikusita besteen lana ikusteari ekin nion lasaitasun puntu batekin nahiz eta baten batekin nerbio batzuk pasa. Azkenean irabazle atera nintzen, oso pozik».
Udara hontan zer egina izango du oraindik, «igande honetan Ergobiko Txapelketa daukagu, harri baldarra hau ere, eta aurrerago Euskadiko Txapelketa. Horrek beldur pixkat ematen dit eta ondo prestatuta joan beharko da. Joan den urtean bolarekin sailkapenari buelta ematea lortu nuen baino berriro txapeldun atera nahi badut... Ikusten da lanak ondo egin ezkero gauzak ateratzen direla».
Publicidad
Ainitze bikain ibili bazen, Lierni Osa zarauztarra ez zen atzean geratu, bigarren amaitu zuen eta 21 altxaldirekin, bere marka hiru jasoalditan hobetuz. Hirugarrena ere zarauztarra, Maddi Gesalaga 19 altxaldirekin. Zorionak denei.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión