Zarautz
Abian jarri da 81. Hondartzako Futbol Txapelketa seniorra 38 talderekin18 zelaietan banatuta jokatu zuten lehen jardunaldia, nesken 12 taldek eta mutilen 24 taldek
Abian da berriro ere Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketa. Estatu mailan lehiatzen den honelako txapelketa zaharrena izateaz gain, itxuraz osasun onarekin dabil, aurtengo 81. edizioan 38 taldek parte hartuko baitute, emakumezkoen 13 eta gizonezkoen 25, guztira bedera-tzi talde gehiago aurreko denboraldiarekin alderatuz.
Publicidad
Igande goizean hondartzak itxura paregabea zuen. Zelai kopuruak gora egin du eta antolakuntzak lanean jarraitzen du gauzak hobetzen jarraitzeko.- Horren lekuko izan dira lehen zelaietan erabili zituzten porteria berriak.
Eta emaitzak nolakoak izan ziren Ezagutu ditzagun: Senior mutilak A taldea: Katixa 1 - Euskalduna taberna 4. Dava Street Food 4 - Las Palmeras 2. Celso Castro 3 - KTXO 3. Euskalmader Acuchillados 2 - Kosta Hortz Klinika 2. Izar Optika 5 - Etxabe Confort 2. Arrano 3 - Kirkilla-Enea jatetxea 3. Iuri Aholkularitza taldeak atsedena izan du.
Senior mutilak B taldea: Latz taberna 2 - Garcia Edari Banaketa 1. Asegroup 1 - Euromar 1. Talai Mendi Kanpina 3 - Tivoli - Naparrak 2. Telesforo Erretegia 1 - Pukas - Shelter 0. Asti pinturak 2 - Txanela 0. Balearri - Astillero 2 - Ulacia Bidaiak 1.
Senior neskak: Marmarra 0 - Euskal parrilla 2. Kebidek 2 - Lukas ardotegia 0. Shelter - Pukas 3 - Ekimen 0. Euskalduna taberna 1 - Itxaso taberna 3. 310 / Kepa Osteo 2 - Lakari / Arrano 2. Kirkilla-Enea jatetxea 0 - Itxas Lur taberna 3.
Publicidad
Sailkapenak oraindik ez du gehiegi esaten baina azpimarragarria da bi taldek joan den urtean jasotako zigorra dutela. Jakina da Play-Eruak antolatzerakoan, antolakuntzak senior mailako talde guztiei laguntza eskatzen diotela, jokalariak azaldu eta txapelketa berezi horretan partaide izan daitezen. Ezarritako zigorrak hiru puntu galtzea dakar eta taldeak Euskal Parrilla eta Celso Castro dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión