Usurbil
Pettiren 'XX eta bortz' kontzertua izango da hilak 23an Sutegiko AuditoriumeanAretoaren edukiera kontuan hartuta, aldez aurretik eman beharko da izena usurbilkultura.eus webgunean
S. U.
usurbil.
Sábado, 15 de febrero 2025, 19:24
Pettiren 'XX eta Bortz' zuzeneko kontzertua izango da hilak 23an, igandea, arratsaldeko 18:30ean, Sutegiko Auditoriumean. 25 urte bete dira Petti musikari eta abeslari nafarrak bere lehen diskoa argitaratu zuela: 'Amets bat'.
Publicidad
Hamaika kantu «indartsu, adierazkor, gordin eta hunkigarri» biltzen zituen disko hura ibilbide luze eta emankor baten hazia izan zen: 13 disko bere izenean, hainbat eta hainbat kolaborazio, zuzenekoak formatu guztietan, hibridazioak... Horren adibide da 'Frankenstein agurgarria' izeneko disko-liburua. Musikaren zirrara eta ahots baten dardara zure gorputz barrenera, zuzen-zuzenean.
Orain, ibilbideko kantu rokero eta elektrikoenak bildu, eta zuzeneko disko bat grabatzen ari da: 'XX ta BORTZ'. Grabaketako kontzertuetan ohiko bandaren laguntzarekin ari da, alegia, Etxeko Uzta: Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Igor Telletxea (bateria). Musikari horiek gutxi ez, eta Ruben Caballero gitarrista gehitu zaie. Haiekin guztiekin emango du kontzertua Sutegin.
Ikuskizuna ikusteko sarreraren prezioa 8 eurokoa da. Aretoaren edukiera kontuan hartuta, aldez aurretik eman behar da izena, otsailaren 23a baino lehen, helbide honetan: https://usurbilkultura.eus/eu/ikuskizunak/petti-xx-ta-bortz-zuzenean-kontzertua.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión