Usurbil
Hainbat makina berri jarri dira Oiardo kiroldegiko gimnasioanGuztira, 30.000 euroko inbertsioa izan da eta espazioa ere berrantolatu da, kirol motaren arabera
El Diario Vasco
usurbil.
Miércoles, 23 de octubre 2024, 20:17
Oiardo kiroldegiko gimnasioan makina berriak jarri dira, eta, horrekin batera, espazioa berrantolatu da, kirol motaren araberako eremuak sortuz. Guztira, 30.000 euroko inbertsioa izan da, eta giharreria edo muskulatura lantzeko makinak dira, batik bat, erosi direnak. Kirol sailak jakinarazi duenez, dena den, korrika egiteko zinta berri bat eta eliptika berri bat ere epe motzean jarriko dituzte; eskatuta daude dagoeneko. Espazioa lau multzotan berrantolatu da: indar librea, indar gidatuko makinak, ariketa kardiobaskularrak eta ariketa funtzional eta luzaketen gunea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión