Ezohiko maila oso altuak topatu dira kloruroetan eta amonioan Arkaitzerrekan
Usurbilgo Udalak uztailan Arkaitzerrekan hartutako laginen behin-behineko emaitzak jaso ditu: ezohiko maila oso altuak jaso dira kloruroetan, amonioan, konduktibitatean eta DQOn (Oxigenoaren Eskaera Kimikoa). Zenbait konposaturen emaitzak jasotzea falta da oraindik, baina hiru elementu horien datuak nabarmentzeko modukoak dira.
Uztailaren 13an, herritar batek abisua pasatu zuen, erreka ezohikoa den egoera batean topatu ostean. Horren ondotik,. Udalak eta URAk laginak hartu zituzten.