Usurbil
Atsobakarreko partzela bat salduko zaio Lasarte-OriariBi dalen arteko lankidetza hitzarmena onartu da, aho batez
A. M.
USURBIL.
Jueves, 31 de julio 2025, 19:45
Lasarte-Oriako eta Usurbilgo udalen arteko lankidetza-hitzarmena onartu da, aho batez, uztaileko osoko bilkuran. Lasarte-Oriak kirol ekipamendu berria eraiki du Atsobakarren, eta Usurbilgo Udalak horrekin mugakide den lurzati bat du han: partzela hori erosteko interesa du Lasarte-Oriak. Lankidetza hitzarmen bat landu dute hori egin ahal izateko, eta hori da uztaileko osoko bilkuran onartu dutena.
Publicidad
Lasarte-Oriako Udalak kirol ekipamendu berria osatzeko erosi nahi du Usurbilgo Udalaren partzela. Usurbilgo Udalak, era berean, ez dio inoiz erabilerarik ezarri, eta ez du halakorik aurreikusita Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren 2022-2026 Plan Estrategikoan ere. Horrekin batera, udalerriko nukleo urbanoetatik urrun dago, hirugarren sektoreko eta merkataritzako ingurune batean, eta beraz, bizitegi eremuetatik gertuago dauden erreserbako ekipamenduetako beste lurzati batzuk egokiagotzat jotzen dira etorkizunean izan daitezkeen beharrak asetzeko.
Bi udalen ustez, euren arteko akordioak aukera ematen du Lasarte-Oriako zein Buruntzaldeko herritar guztien jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko eta kirol ekipamenduen eskaintza publikoa hobetzeko ere. Gauzak horrela, Lasarte-Oriak partzela hori 411.000 euro inguruan erostea adostu dute.
Usurbilgo HAPO Hiri Antolamenduko Plan Orokorra indarrean sartzen denean gauzatu ahal izango dute salerosketa. Udal-gobernuak azaldu duenez, hitzarmenean hartutako konpromisoetako bat partzelaren izaera aldatzea da, eta urrirako osoko bilkurara eramaten saiatuko da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión