Borrar

2022ko lanpostuen zerrendaren aldaketak onartu ditu udalak

JOSU ARANBARRI

usurbil.

Larunbata, 2 apirila 2022, 00:10

Comenta

2022ko lanpostuen zerrendaren eta plantilla organikoaren aldaketak onartu zituzten martxoko ezohiko bilkuran, aho batez. Eusko Jaurlaritzatik idatzi bat jaso zuen udalak, zenbait gauza zuzendu eta eguneratzeko eskatuz. Gainera, zuzenketa hauek aprobetxatuz, aldaketa gehiago egitea erabaki dute.

Horrez gain, 2022ko udal langileen soldata %2 igotzea ere onartu zuten, hori ere aho batez. Beñat Larrañaga zinegotziak azaldu zuenez, aurrekontu lege desberdinek ezartzen dute igoera, gehienez, %2koa izan daitekeela. Udal-gobernuak ere igoera hori aurreikusi zuen 2022ko aurrekontuetan, eta, beraz, igoera horri eustea erabaki du, KPIaren igoera are handiagoa dela eta.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 2022ko lanpostuen zerrendaren aldaketak onartu ditu udalak