Igandeko partida irabazi eta gero, talde oriotarra pozik Euskal Ligara igoera lortu izanarekin. Zuhegan Orio
Orio

Zuhegan Orio taldeak Euskal Ligara igoera lortu du

Elgoibarren jokatutako finalean Eharialderari 27-23 irabazi ostean

Lunes, 28 de abril 2025, 23:29

Senior mailako Zuhegan Orio taldeak Euskal Ligara igoera lortu du, larunbat arratsaldean, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian jokatutako finalean Gasteizko Eharialdea taldeari 27-23 irabazi ostean.

Publicidad

Ander Agotek entrenatzen duen taldeak lehen zatian 14-13 aurretik amaitu zuen eta bigarrenean emaitza mantendu eta diferentzia handitzea lortu zuen. Goleatzaileak Maria Azkue (7), Sara Mugika (6), Nerea Oteiza (4), Nora Kortaberria (2), Ametsa Furundarena (2), Iraia Fervenza (2), Eider Perez (2), June Urbitarte (1) eta Nora Peiro (1) izan ziren. Ninoshtka Gozategi, Intza Mayoz, Irati Santamaria, Andrea Agudo, Itsaso Salegi eta Nerea Cuberok osatu zuten taldea larunbateko partidan.

Denboraldi borobila burutu dute neska oriotarrek. Gipuzkoako Ligan nagusi eta finala ere beraientzat. Hemendik aurrera Gipuzkoako Kopa izango dute helburu.

Ahaztu gabe ere, ostiraletik igandera Kalefit Orio neska jubenilek Espainiako sektorea jokatuko dutela Karela kiroldegian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad