Orio
Zaintzaren alorrean, gizonei zuzendutako tailerra antolatu duteGuztira hiru saio antolatu dituzte; lehenengoa datorren ostegunean, urriaren 16an, izango da 18:00etan, Saregilen
Antxon Etxeberria
ORIO.
Viernes, 10 de octubre 2025, 20:12
Orioko Udalak aurrera jarraitzen du herriko zaintzaren egoera lantzeko prozesuan, eta iaz bezala, gizonei zuzendutako tailer bat antolatuko du udazkenean. Hiru saio izango dira guztira, urrian, azaroan eta abenduan zehar, eta izen-ematea zabalik dago jada.
Publicidad
'Zer aldatzen da gizonok zaintzea aukeratzen dugunean?' izango da tailerreren izenburua, eta Gorka Iriarte Lezaunek gidatuko du. 18:00etan hasita, bi orduko iraupena izango duen saioa. Saregile Orioko Emakumeon* Etxean egingo dira saioak, hiru guztira. Lehenengoa datorren ostegunean, urrian 16an izango da, bigarrena azaroak 13rako iragarri dute, eta hirugarrena –eta azkena–, abenduaren 11rako.
Bizipenak partekatzea
Saioaren helburua da gizonek zaintzaren inguruan dituzten bizipenak eta gogoetak parteka-tzea, eta ariketa kolektibo horretatik ondorioak eta irakaspenak ateratzea litzateke. Bakoitzak dituen esperientziak besteekin partekatzea beti izaten da aberatsa, eta hori da antolatu den tailerraren asmoa.
Informazio osagarria behar izanez gero, Saregile Orioko Emakumeon* Etxera hurbildu eta bertako arduradunek xehetasun gehiago emango dizkizute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión