Orio
Udalak festa antolatuko du, herriko parrillen sugarrak bizirik jarrai dezanFesta hau datorren urriaren 4an ospatuko da; udala lanean ari da festaren inguruan eta laister emango ditu jakitera xehetasunak
Orioko plaza arrain erre usainez eta txinparta hotsez bete izan da uztailaren erdialdean azken urteotan, Bisiguaren Festa dela-eta. Herriko Plaza jatetxe dotore bilakatuta, herriko espezialitate gastronomikoa dastatzeko elkartu izan dira oriotarrak eta inguruetako herrietatik etorritako hainbat lagun, beti ere, festa giroan.
Nolanahi ere, azken urteetan, Udalak eta festa antolatzen duten eragileek festa-eredua gaur egungo errealitatera egokitu behar izan dute. Udalak lan-mahai bat osatu zuen gaia aztertzeko, eta hartu dituen neurri guztiak mahai horretan eztabaidatu dira aurrena, gero adostasunez erabakitzeko. Aurten, Bisiguaren Festa egiteko baldintzarik ez zegoela ondorioztatu zuen lan-mahaiak eta, ondorioz, maiatzean erabaki zuen festa bere horretan ez antolatzea. Hasiera batean, sorpresa izan zen bat baina gehigorentzat, baina erabakia zentzuzkoa zela berehala ondorieztatu zen.
Lan-mahaiak lanean jarraitu du orduz geroztik eta proposamen berri bat egin du gure ondare gastronomikoa modu jasangarrian ezagutarazi eta transmiti-tzeko.
Festa horrek badu data dagoeneko eta aldaketatik ez bada, urriaren 4an izango da, urriko lehen larunbata. Oraindik ez dago egitaraua guztiz zehaztuta, baina horretan ari da lanean udala eta laster emango ditu jakitera festaren inguruko xehetasun guztiak.