Borrar
Puntako teknologiaz hornitutako bi gimnasio ditu orain Karela kiroldegiak, makina berriekin.

Orio

Orioko Udalak 2025-26 ikasturteko kirol-jardueren eskaintza kaleratu du

Izen-emate epea zabalik dago eta ikastaroak iraileko azken astean hasiko dira

Larunbata, 6 iraila 2025, 20:49

Comenta

Orioko Udalak herriko kirol-zerbitzu berria jarri du martxan. Uztailaz geroztik, Neo enpresa ari da Karela kiroldegia kudeatzen, eta horrekin elkarlanean, gimnasioa, jarduera-eskaintza eta ordutegia berritu dira. Aldaketak 2025eko irailaren 1ean sartu ziren indarrean, eta Udalak, kaleratu berri du 2025-26 ikasturteko jarduera-eskaintza. Izen-ematea dagoeneko zabalik da eta ikastaroak iraileko azken astean hasiko dira

Ordutegi zabalagoa

Herritarrek egindako eskaerari erantzunez, Karela kiroldegiak ordutegi jarraia eta orain artekoa baino zabalagoa izango du aurrerantzean, eta eguerdian ere zabalik egongo da. Hau izango da irailetik ekainera arteko ordutegia: astelehenetik ostiralera: 7:00-21:00; larunbatetan: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00; igande eta jaiegunetan: 09:00-13:00. Igerilekua, bestalde, astelehenetik ostiralera: 7:30-20:30; larunbatetan: 9:30-12:30 eta 16:30-19:30 eta, igande eta jaiegunetan: 9:30-12:30.

Puntako teknologiaz hornitutako bi gimnasio ditu orain kiroldegiak. Gimnasio zaharra handitu eta berritu egin da, eta Haize Berri taberna zegoen lekuan bigarren areto bat prestatu da. Bi espazioetan makina berriak jarri dira muskulazioa lantzeko eta ariketa aerobikoak egiteko.

Makinek internetera konexioa dute, pantaila eta entrenamendu-aukera zabalarekin. Gimnasioan, gainera, begirale-zerbitzua eskainiko da. Honen bidez, erabiltzaileek begiraleen aholkuak eta gomendioak jasotzeko aukera dute, edota saio pertsonalizatuak hartu ditzakete haiekin.

Haize Berriko gimnasio berria herriko kirol-elkarteek erabiliko dute, baita gainerako erabiltzaileek ere, ordutegi jakin batean.

2025-26 ikasturteko jarduera-eskaintzaren berri eman du Udalak. Haur eta helduentzako saioak daude jasota, eta ikastaro bakoitzaren ordutegia. Izen-ematea, esan bezala, ostiraletik zabalik da, eta Karela kiroldegiko harreran egin beharko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Orioko Udalak 2025-26 ikasturteko kirol-jardueren eskaintza kaleratu du

Orioko Udalak 2025-26 ikasturteko kirol-jardueren eskaintza kaleratu du