Orio

Orioko Emakumeen Surf Topaketa egingo dute bihar, Antilla hondartzan

A. E.

orio.

Jueves, 2 de octubre 2025, 20:14

Orioko Surf Taldeak eta Saregile Orioko Emakumeon* Etxeak elkarlanean antolatu dute Orioko Emakumeen Surf Topaketaren bigarren edizioa. Lehenengoa 2024ko maiatzean egin zuten, eta 30 bat emakumek hartu zuten parte. Izandako arrakastaren ondoren, bihar, larunbata, urriak 4, egingo dute bigarren saioa, 10:00etatik aurrera, Antilla hondartzan.

Publicidad

Bi orduko saioa izango da, eguerdiko 12:00ak arte, eta ezinbestekoa da izena ematea parte hartzeko.

Ia tailer guztiak beteta

Saregileek irailean eman zuen udazkeneko egitarauaren berri, eta ikastaroetan izena emateko epea irailaren 26an itxi zen. Eskainitako ia tailer guztiak bete dira, eta txalaparta ikastaroan bi talde osatu behar izan dituzte, jasotako eskaera oldea ikusita.

Aldiz, haurdun dauden emakumeei zuzendutako tailerra jarraia da eta izen-ematea zabalik mantenduko dute. Honenbestez, edozein unetan egongo da aukera saioekin bat egiteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad