Orio
Ohorezko Erregional mailako emakumeen lehen garaipena, 3-2 Irauli Bostekoren aurkaPartida galduta zirudienean, azken unean Oriokok bi gol sartu eta hiru puntuak eskuratu zituen
Antxon Etxeberria
ORIO.
Lunes, 6 de octubre 2025, 20:11
Hirugarren jardunaldian Ohorezko Erregional mailako emakumeek lehen garaipena lortu zuten larunbatean Mendibeltz zelaian, 3-2 Irauli Bosteko taldearen aurka. Hori bai, asko sufritutako garaipena, partidako lau gol azken minutuetan iritsi baitziren. Lehen zatiaren azken minutuetan donostiarrak aurreratu ziren; 87. minutuan Uxue Zubielkik berdinketaren gola sartu zuen; ondorengo minutuan Irauli Bosteko berriz aurreratu zen, baina 90. minutuan Amaia Adurizek berdinketaren gola sartu zuen eta emaitza ontzat ematen zenean, partidako azken jokaldian Daniela Bernedok hirugarren gola sartu eta sekulako poza eragin zuen jokalari eta bertan bildutako zaleen artean.
Publicidad
Aitor Arregik ondorengo hamaikakoa zelairatu zuen: Araitz Aizpitarte, Itziar Irastorza, Daniela Bernedo, Maddi Etxeberria, Haizea Nachaoinnealain, Jugatx Aduriz, Marene Etxeberria, June Beristain, Sara Iriso (68. minutuan Amaia Aduriz), Uxue Zubielki eta Maddi Calparsoro.
Ohorezko jubenilek ere hiru puntuak lortu zituzten. Kostata eta lan handia eginda, gol bakar bat nahikoa izan zuten Santo Tomas Lizeoa taldea gainditzeko. Gola Nizar Zianik sartu zuen eta era honetara Ander Padillaren taldeak sailkapeneko goikaldean jarraitzen du.
Senior mailako gizonezko bi taldeek porrotak jasan zituzten. Ohorezko Erregional taldeak irteera konplikatua zuen Azkoitira eta 3-0 galduta itzuli ziren etxera. Lehen zatiko azken minutuan jaso zuten lehen gola eta bigarrenaren lehen minutuetan beste biak. Erregional taldeak, azkenik, 2-0 irabazten hasi arren, 2-3 galdu zuen Mendibeltz zelaian Elgoibarren aurka.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión