Orio
Jarri dira eskuragai, 'Satiro' antzezlanerako gonbitak, TurismonXanti Agirrezabala, aktore azpeitiarrak urriaren 17an antzeztuko du lana, kultur etxean
A. E.
ORIO.
Miércoles, 8 de octubre 2025, 20:25
Xanti Agirrezabalak 'Satiro' antzezlana eskainiko du urriaren 17an, ostiralarekin, kultur etxean. Saiora joateko ezinbestekoa izango da aldez aurretik gonbita eskuratzea, eta horiek turismo-bulegoan jarri ziren eskuragai atzo arratsaldean bertan.
Publicidad
Obraren sinopsiak honela dio: «Zer da satiroa? Sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia. Gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia. Basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena. Ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen zena».
Agirrezabala aktore azpeitiarrak mitologiako pertsonaia interpretatuko du taula gainean, eta izaki lotsagabearen paperetik, ikus-entzuleei zuzenduko zaie, haien instintu gordinenak bistaratzeko. Emanaldia iluntzeko 21:00etan hasiko da, esan bezala, kultur etxean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión