Borrar
Gizonezko lehen traineruak sei garaipen daramatza orain artean Eusko Label Ligan, baina gehiago nahi dituzte.

Orio

Hondarribian gaur eta Lekeition bihar, Orio Orialki-ko bi lehenengo traineruak

Joan den asteko garaipenekin, Oriok 500 estropada ditu irabaziak trainerutan

Ostirala, 1 abuztua 2025, 21:57

Comenta

Beste asteburu intereresgarria arraunzaleentzat, gaur arratsaldean Hondarribiko XXXVIII. Bandera jokoan eta bihar eguerdian Lekeition izango ditugularik Orio-Orialkiko bi ontzi nagusiak. Gizonezkoen bigarren traineruak Ondarroan du hitzordua gaur eguerdian. Orioko hiru traineruak nagusi ditugu orainartean, denboraldia oso ondo daramate eta ea zer gertatzen den asteburu honetan.

Aipatu, bestalde, Joxe Mari Olasagastik helarazi dizkigun datu aipagarriak. Aspalditik Orio Arraun Elkartearen kirol-memoria eguneratuz dabil eta pasa den asteburuan trainerutan lortutako lau garaipenek datu eta zifra esangurats eta aldi berean bitxiak eskaini dizkigu, dioen bezala «gure sorpresaz, guztak batera, aldi berean».

Zifra borobilak

Pasa den asteburua eta gero, hauxe da egoera: 500 garaipen guztira trainerutan; historian zehar tosta arraunketako modalitate guztietan, 961 garaipen metatuak dira eta aipaturiko azken trainerutako lau garaipenek, modalitate nagusiko traineruen zifra borobildu dute, 500 garaipen.

Bestalde, 70 bandera guztira lortu ditu emakumezkoen traineruak: 2010ean emakumezkoen traineruak abiatu zuen ibilbidean, mota guztietako 93 garaipen lortu ditu, horietatik 70 bandera.

Era berean, 40 bandera dira guztira emakumezkoak Euskotren (ACT) Ligan, goi-mailako ligan, guztira 46 garaipen dituzte lortuak horietatik 40 bandera.

Aipagarria ere, 50 bandera direla guztira gizonezkoak Eusko Label (ACT) Ligan. Gizonezkoen goi-mailako ligan, oriotarrak guztira 58 garaipen dituzte metatuak, horietatik 50 bandera.

Adierazi ere, Orio B traineruak bere ibilbide historikoan eta larunbateko Muruetako azken garaipenarekin 39 bandera pilatu dituela. Beraz, bat falta de 40ko zifra osatzeko. Hauexe bakarrik falta zen zifra borobilak maila guztietan ezartzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hondarribian gaur eta Lekeition bihar, Orio Orialki-ko bi lehenengo traineruak

Hondarribian gaur eta Lekeition bihar, Orio Orialki-ko bi lehenengo traineruak