Ekimen honen bitartez Herrio taldeak herritarrak bertako zuhaitz espezieak zaintzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi ditu. ETXEBERRIA

Orio

Herrio natur taldeak haziak banatuko ditu

Datorren larunbatean, azaroaren 8an, Herriko Plazan jarriko dute mahaia, 11:00etatik 13:30era

Sábado, 1 de noviembre 2025, 20:26

Urteroko ohiturari jarraituz, Herrio natur taldeak Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko ditu azaroaren 8an, hau da, datorren larunbatean. Herriko Plazan jarriko dute mahaia, 11:00etan, eta bertan izango dira 13:30 arte.

Publicidad

Ekimen horren bitartez, Herrio taldeak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu bertako zuhaitz espezieak zaintzearen garrantziaz. Banaketaren helburua da herritarrek zuhaitz-hazi horiek etxean ereitea eta, landaretxoa sortzen denean, kanpoan landatzea, toki egoki batean.

Euskal Herriko zuhaitzak

Euskal Herriko zuhaitzen haziak dira Herrio taldeko kideek banatuko dituztenak: lizarra, gaztaina, artea, haritza, elorri zuria, gorostia, astigarra... Eta taldeak Orion duen mintegitik zein partikularrek emandako hainbat zuhaixka ere banatuko dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad