Orio
Haurrak eta gazteak irakurzaletzen laguntzeko tailerra urrianA. E.
orio.
Lunes, 13 de octubre 2025, 20:26
Udalak Orioko guraso eta irakasleei zuzendutako tailerra antolatuko du urrian, haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko eta euskal literatura ezagutarazi eta maitatzeko. Bi saio izango dira, urriaren 21ean eta 28an, eta parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute liburutegian, bi saioetarako.
Publicidad
Hauxe da saioaren izenburua: Nola lagundu haurrari irakurzaletzen? Galdera horretatik abiatuta, haurrentzako liburu egokiak aukeratzeko gomendioak emango ditu Yolanda Arrietak, eta gaztetxoak zaletzeko aholkuak.
Parte-hartzaileek haur literaturako liburu asko ezagutzeko aukera izango dute eta irizpideak eta tresnak jasoko dituzte.
Bi orduko saioak
Bi orduko bi saio ireki izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, eta haurrekin harreman zuzena duten gurasoei, irakasleei, liburuzainei... zuzenduta egongo dira, bereziki.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión