Borrar
Arkupek kanpaina berria du martxan; argazkian, The Pass, arropa denda eta kafetegia, Kaia kalean. Etxeberria

Orio

'Erosi Orion' kanpaina, herritarren kontsumo-ohituretan eragiteko

Herriko saltokietan kontsumitzen duten herritarren artean 2.000 euroko sariak banatuko dira

Asteazkena, 19 azaroa 2025, 20:11

Comenta

Arkupe merkatarien eta ostalarien elkarteak 'Erosi Orion' kanpaina jarri du martxan aurten ere, herriko merkataritza sustatzeko. Astelehenean abiatu zuen kanpaina, eta hilaren 24ra arte egongo da martxan. Herriko establezimenduetan kontsumitzen duten herritarren artean 2.000 euroko sariak banatuko dira.

Egitasmoaren helburua herritarren ohiturak aldatzea da, erosketak herrian egin ditzaten eta, hartara, bertatik bertarako merkataritza sustatu dezaten. Merkataritza-sektore indartsua izatea garrantzizkoa da herriaren ekonomiarako eta gertuko sare sozialak indartzeko.

Herriko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrek txartel bat jasoko dute. Txartela ireki eta unean bertan jakingo dute saria lortu duten edo ez: 10, 50 eta 100 euroko erosketa-bonuak. Guztira 2.000 euroko balioa duten sariak banatuko dituzte, bi astetan.

Saririk lortzen ez dutenek, dena dela, beste zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute txartel berarekin: bi lagunentzako 300 euroko balioa duen hiru eguneko egonaldia zozkatuko da urriaren 24an.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Erosi Orion' kanpaina, herritarren kontsumo-ohituretan eragiteko

'Erosi Orion' kanpaina, herritarren kontsumo-ohituretan eragiteko