Borrar
Udako egitaraua zabaltzeko, gaur Mola Market izango da, postu txikiak eta zuzeneko musika. Etxeberria
Orio

Dozena bat ekitaldi nagusi antolatu dira, aurtengo udaz ederki gozatzeko

Musika, zinema, kirola, zirkua ... izango dira uda honetako protagonistak Orion

Sábado, 5 de julio 2025

Musika, zinema, kirola eta Gure Zirkua izango dira uda honetako protagonistak Orion. Udalak ostiral honetan banatu berri du etxez etxe udako programa jasotzen duen eskuorria, datozen hilabeteetan herrian egingo diren ekitaldi nagusien berri emateko.

Udaberriko erritmo biziaren ondoren, atseden hartzeko hilabeteak ditugu aurretik, eta horretarako, itsasertzaren eta errioaren ondoan egotera gonbidatuko gaituzten planak prestatu ditu Udalak. Hain zuzen, urteroko zitak errepikatuko dira hondartzan, hala nola, Zinea kalean haurrentzako emanaldiak, Orio Kanpina estropadak errioan eta itsasoan eta arrain txikien arrantza-lehiaketa kirol-portuan. Gure Zirkuak ere Orion igaroko du abuztua zazpigarren urtez jarraian, eta sarrerak eskuragai daude beraien webgunean.

Hondartzako berdegunea girotzera etorriko zaizkigu, gainera, artista entzutetsuak: pop eta folk doinuak uztartzen dituen Feten Feten taldeak kontzertua emango du bi aste barru, uztailaren 18an, 20:00etatik aurrera, eta abuztuaren 23an, larunbatarekin, Arima Soul eta DJ Makalaren emanaldia izango da ordu eta leku berean. Irailerako, Sara Zozaya musikari donostiarraren kontzertua ere programatu du Udalak, eta data hurbildu ahala emango da xehetasunen berri.

Udako programa ixteko, irailean, Zuhaitz Gurrutxagaren Nortasun Agiria bakarrizketa berriaz gozatzeko aukera izango da Zimitorio zaharrean. Hilabetea borobiltzeko, Begi Bistanek antolatutako Behoria Garbia ekimena egingo dute errioan eta herrian, kirola eta ingurumenaren babesa uztartuz.

Programa osoa

Hasteko, uztaileko errepasoan, gaur bertan, Mola Market, hondartzan, alegia postu txikiak bere bitxiak saltzen, zuzeneko musikak alaiturik. Uztailak 8, asteartean zinea kalean,'Lagunak erreskatera!', 22:00etan hondartzan. Uztailak 18, ostirala, Feten Feten taldearen kontzertua, 20:00etan hondartzan. Uztailak 19, larunbatean, 7. Orio Kanpina Ikurrina, 12:00etan errioan. Uztailak 20, igandea, Orio Kanpina 13. Bandera, 11:25ean itsasoan. Uztailak 25-26, Arrain txikien arrantza-lehiaketa, 9:00etan kirol-portuan. Uztailak 26, larunbata, Donostiako Musika Hamabostaldiko organo-emanaldia, 20:00etan elizan

Abuztuarekin jarraituz, abuztuak 1-23ra, Gure Zirkua, Mendibeltz futbol-zelaiaren alboko berdegunean. Abuztuak 19, asteartea, zinea kalean 'Buffalo kids' pelikula 22:00etan hondartzan. Abuztuak 23, larunbata, Arima Soul eta DJ Makalaren kontzertua, 22:00tan hondartzan.

Irailean berriz, 19an, ostirala, bakarrizketa, 'Nortasun-agiria', 19:00etan Zimitorio zaharrean. Irailak 26, ostiralean, Sara Zozayaren kontzertua, lekua eta ordua zehazteke. Eta, irailak 27, larunbatean, Behoria Garbia ekimena, Herriko Plazan eta Arraunetxen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dozena bat ekitaldi nagusi antolatu dira, aurtengo udaz ederki gozatzeko

Dozena bat ekitaldi nagusi antolatu dira, aurtengo udaz ederki gozatzeko