Orio
Denboraldiko bigarren garaipena OriokorentzatAmaikak Bat taldeari 2-0 irabazi ondoren eskuratu du
Antxon Etxeberria
ORIO.
Lunes, 29 de septiembre 2025, 20:47
Oriokok denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen, Amaikak Bat 2-0 gaindituz igande arratsaldean Mendibeltz zelaian. Golak bigarren zatian, biak jarraian heldu ziren; lehenengoa, 65. minutuan Harri Bruñoren gola eta bigarrena 69. minutuan Unax Arocenarena. Garaipen honek taldea sendo dagoela erakusten du, joan den asteko porrot sonatua ahaztuta. Datorren asteburuan beste partida gogor bat dute, Azkoitian, Anaitasunaren aurka.
Publicidad
Igor San Miguelek ondorengo hamaikakoa zelairatu zuen: Paul Gortazar, Manex Dorronsoro (73. minutuan Mikel Azpiroz); Harri Bruño (m. 81, Beñat Arruti), Xanti Garmendia, Alex Emparanza (49. m. Imanol Arruti), Iker Peral (85. Aitor Lizaso), Liber Perez, Oier Astigarraga (m. 82, Xuban García), Unax Arocena eta Jokin Camino. Ohorezko jubenil mailako taldeak ere sendo hasi du denboraldia, bigarren garaipena eskuratuz. Ander Padillaren taldea galtzen hasi arren, 1-5 nagusitu zen Lasarte-Orian, bertako Ostadar-en aurka. Golak Paul Ostolaza (2), Amaiur Sukia, Nizar Ziani eta Alex Carrerak sartu zituzten. Bi partida jokatu eta bi garaipen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión